LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa

ALDERDI OROKORRAK

Prebentzio eraginkorrerako gakoak

Etengabeko hobekuntzaren ziklo hau eraginkorra izateko
bi baldintza hauek bete behar dira:
• Enpresaren zuzendaritzak konpromisoa hartzea
plantillako langileen osasunarekin.
Langileen parte-hartze zuzena edo zeharkakoa
zikloaren fase guztietan eta bakoitzean, langileen ordezkarien bitartez.

En Salud Laboral eres una pieza clave

Zuzendaritzak lan-osasunarekin konpromisoa duela erakutsiko da prenbentzio-ekintzak enpresaren egitura hierarkiko osoan integratuz

Denbora alferrik galdu gabe!

Erabakiak hartu beharko dira leku berriak, instalazioak eta dotazioak diseinatzean, eta lana, lanpostuak edo zereginak antolatzean, besteak beste, lan-egoera arriskutsuak saihesteko irizpide prebentiboak txertatuz.

Arriskuak identifikatzen badira, ahal izanez gero, ezabatuko dira eta, ezinezkoa bada, berariazko neurrien bidez ahalik eta gehien murriztuko dira; neurri horiek izan daitezke teknikoak, antolakuntzakoak, informaziokoak, prestakuntzakoak edo aldian-aldian gainbegiratzekoak (prozedurak, protokoloak, zaintza...) eta kalteak ikertzekoak. 

Jarduketa bera proaktiboa edo erreaktiboa izan daiteke. Noiz hartzen den da kontua: arriskua ager ez dadin egiten bada proaktiboa izanen da, eta, arriskua identifikatu edo ebaluatzearen ondoren aplikatzen bada, erreaktiboa dela esanen genuke.

Material hauen bidez laneko arriskuei aurre egiteko eskema komun bat ekarri nahi dugu. Hartara, lehen bi faseak (arriskuak identifikatzea eta ezabatzea) nabarmendu nahi ditugu, arriskuen kudeaketa soiltzeko, bereziki tamaina txikikoak izateaz gainera baliabide tekniko-profesional gutxiago dituzten enpresetan.

Gogoratu!!
Ebaluazio-prozesua batzuetan luzea eta konplexua izan ohi da. Hala ere, arrisku askori emandako soluzioak ez luke denboran luzatu behar.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua