LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

SEGURTASUN-ARRISKUAK

El ciclo continuo de la gestión de LANEKO ARRISKUEN

Laneko segurtasuna prebentzio-diziplina moduan hartzen da, haren jarduketetatik abiatuta laneko baldintzak hobetu nahi baitira, istripuak ezabatuz edo haiek izateko arriskua murriztuz.

Laneko segurtasunaren esparrua oso zabala da. Esparru horretan sartzen dira lantokiak, ekipoak, industria-instalazioak, eta tentsio elektrikoko lanak edo garaieran egindakoak, besteak beste.

Bestelako arriskuen kudeaketa ez bezala (arrisku kimikoak, ergonomikoak...), segurtasun-arriskuez ari garenean identifikazioaren eta ebaluazioaren arteko aldea zein den ez dago batere argi. Era berean, metodo binarioaren sailkapena ere ez da argia. Izan ere, egile batzuendako arriskuak ebaluatzeko metodo bat da eta beste batzuendako, berriz, kontrolatu beharreko arriskuei lehentasuna emateko prozedura da. Dena dela, metodo binarioa aplikatzen bada plantillako langileei galdetu beharko zaie kaltearen probabilitatea eta haren larritasuna zenbatesteko beharrezkoak diren datuak kontziliatzeko.

Gogoratu!!
Arriskuak identifikatzean, ezin ditugu ahaztu ohikoak ez diren egitekoak edo egoerak (konponketak, mantentze-lanak, geldialdiak, kontrako egoera meteorologikoak, etab.), maiz aski laneko istripuak haiekin lotuta baitaude.
Nolanahi ere, istripuen prebentzioak berekin dakar bestelako prebentzio-diziplinek parte hartzea, langileek istripuak izateko arriskua txikitzeko. Psikosoziologia eta Ergonomia dira diziplina horietako bi.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

Segurtasuna: Tokiekin, espazioekin, ekipoekin, lantresnekin, instalazioekin lotuak.

1. Arriskuak identifikatzea

sample-image Laneko egoera desegokiak
(tokiak, lantresnak, makinak, lanaren antolaketa...)
hauteman behar dira ahalik eta lasterren zuzentzeko.

Dokumentazioa

Dokumentuak bilduz, lesioak sortzeko aukerak eta izan daitezkeen egoera arriskutsuak identifikatuko ditugu (zergatik, noiz, nola daude langileak identifikatutako arriskuen esposiziopean?).

Jaso beharreko informazioa oso zabala da (zerrenda ez-osoa):

• Laneko tokiak. Lantokiaren neurriak, planoak, lay-outa (biltegi baten banaketa), etab.
• Makinen eta horien jarraibide-eskuliburuen inbentarioa.
• Ibilgailuak. Ibilgailuen inbentarioa, mantentze-lanen erregistroak, etab.


• Zerbitzuko instalazioak. Eskura ditugun instalazioen bilduma. Ezaugarriak, eskuliburuak, proiektuak, mantentze-lan prebentiboa, ikuskapenak, etab.
• Atmosfera lehergarriak (ATLE). Erabilitako, biltegiratutako eta/edo sortutako eragile kimikoen gaineko informazioa eta haien propietateak (segurtasun-datuen fitxak).
• Espazio konfinatuak. Espazio konfinatuaren definizioaren barnean sar daitezkeen tokien gaineko informazioa.
• Biltegiratzeak. Biltegiratutako materialaren ezaugarriak (pilatzearen gehienezko altuera, adibidez) edo biltegiratze horretarako eskura dauden baliabideen ezaugarriak (metalezko apalen gehieneko karga, adibidez). Produktu kimikoak biltegiratzen badira, produktu horien segurtasun-datuen fitxen (SDF) bilduma.

• Arrisku elektrikoko lanak. Arriskua izan dezaketen balizko egitekoen bilduma.
• Garaierako lanak. Estalkien erresistentziaren, sarbide-moten, babes kolektiboen eta abarren gaineko informazioa.
• Izan daitezkeen lan-prozedurak edo jarraibideak, laneko arriskuei aurrea hartzeko alderdiak barne.
• Mantentze-lanen egitekoak. Langileen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen lanen gaineko informazioa biltzea. Lanak: mantentzea, egokitzea, desblokeatzea, berrikusketa, garbiketa edo konponketa.
• Balizko larrialdi-egoerei aurrea hartzeko baliabide materialak eta langileak. Balizko larrialdi-egoeren (sutea, istripua, produktu kimikoen isurketak,etab.) eta eskura dauden baliabide materialen (alarma-sistemak, su-itzaltzea eta hustuketa) eta langileen bilduma egitea.

Behaketa

Aurreko puntuan adierazitakoa osatuko da in situ behatuz laneko tokiak eta espazioak, lan-ekipoak eta instalazioak eta egitekoak, dela ohikoak, dela bereziak edo aldizkakoak. Kontuan izan behar dira lantokian nola kanpoan egindako lanak, joan-etorriak barne.

Gure behaketa zuzentzeko, zerrendez balia gaitezke. Zerrenda horiek askotariko erakunde edo entitateek egindakoak izanen dira (GSLIN, OSHA-EU, autonomia-erkidegoetako institutuak...) edo, eskakizunetan oinarriturik, norberak egindako txekeatze-zerrendak laneko istripuen prebentzioarekin zerikusia duten araudiak.

Jarraian modu xehakatuan ematen dira araudi-adibideak edo berariazko alderdien gaineko galde-sortak, arriskuak identifikatzeko kontuan izan beharrekoak guztiak:

Arrisku orokorrei dagokienez:

GSLINeko lan-baldintzak ebaluatzeko metodologia praktikoa ETEetan (identifikazioaren gaineko alderdiak barne).
Manual para la identificación y evaluación de LANEKO ARRISKUEN (Generalitat de Catalunya)
Prevencion10.es

Berariazko arriskuei dagokienez:
Lantokiak.

486/1997 EDaren gida teknikoa (GT). . Gida honen bitartez lantokiekin lotutako elementuak identifikatuko ditugu; zehazki, hauek:

- Eraikuntzaren baldintzak (egitura-segurtasuna, espazioaren neurriak, zolak, irekiguneak, desnibelak, barandak, trenkadak, leihoak, baoak, zirkulazio-bideak, kaiak, ateak eta atetzarrak, arrapalak, eskailerak eta eskala finkoak, ebakuazio-bideak, irteera-bideak) (486/1997 EDaren I. eranskina).
- Seinaleztapena (485/1997 EDaren gida teknikoa).
- Lehen sorospenetako materiala eta lokala.
- Zerbitzu higienikoak eta atsedenerako lokalak.
- Ordena eta garbiketa (486/1997 EDaren II. eranskina).

Laneko ekipoak, (horien barne dira ekipo mugikorrak, kargak jasotzeko ekipoak, jasotzeko gailuak, etab).

1215/1997 EDaren GTa. Gida honen bitartez makina bakoitzaren egoerak identifikatuko ditugu, hots, langileen osasunerako eta segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeenak. 1215/1997 EDaren I. eranskina eta II. eranskina.
• Aurrekoaren laburpen xume moduan, kontsultatu GSLINen makinetarako segurtasun-baldintzen eskuliburua (A1 eranskina).
• Zerbait xeheagoa eta azalpen gehiagoz hornitua nahi izanez gero, makinen segurtasunerako oinarrizko egiaztapenen gaineko argitalpena kontsulta dezakezu eta langileen eskura jarri (OSALAN).

B motako UNE arau harmonizatuak (orokorrak) Arau harmonizatu hauek makina-multzo garrantzitsu baten gaineko edo babes-elementu moduan erabil daitezkeen segurtasun-gailuen gaineko segurtasun-zehaztapenak dituzte. Babes-elementu horiek oztopo fotoelektrikoak, osagai pneumatikoak eta hidraulikoak, etab. izan daitezke.
C motako UNE arau harmonizatuak. Makina-mota baterako (edo makina-mota guztietarako) segurtasun-zehaztapenak dituzten arau harmonizatuak dira. Makina horietan ager daitezkeen arriskuen zerrenda dute, baita haien aurrean hartu behar diren neurrien zerrenda ere. Adibidez: tornuak, errobotak, prentsak, daratuluak, etab.

Bide-segurtasuna: ibilgailuen egoera behatzea, bideak, eta barneko eta kanpoko garraioaren zereginak antolatzea.Iturria: Bide segurtasuna. NOPLOI

Identifikazioaren gaineko alderdi zehatzagoak bide-segurtasuneko gidetan daude (gorago aipatutako atarian sartuz eskuragarri daude). Adibidez:

- Laneko arriskuen prebentziorako Asturiasko Institutuaren mugikortasun segururako gida enpresan. 1. atala. Diagnostikoa. .
- Laneko bide-segurtasunaren gida praktikoa. Baliabideen eta edukien gida (OSALAN) 4. atala. Arrisku-faktoreak..
- Enpresako bide-segurtasunaren ereduzko plana. Trafiko Zuzendaritza Nagusiarena. I. eranskina eta II. eranskina. Enpresako egoeraren gaineko diagnostikorako galde-sortaren proposamenak, hurrenez hurren, langileendako eta enpresarendako.

Zerbitzuko instalazioak ( (486/1997 EDaren 6. art.)): instalazioak identifikatuta izanik, haien ezaugarriak behatu behar dira eta lantokian dagoen instalazio-mota bakoitzari aplikagarri zaion araudia zehaztu behar da (486/1997 gida teknikoa. 3. eranskina). Eranskin honetan kontsultatu 3.1 taula. “Araudi aplikagarriaren eta lantoki batean gehien erabiltzen diren instalazioei dagozkien betebeharren zerrenda ez-osoa”.

Biltegiratzeak: biltegiratzen dugunaren eta horretarako erabilitako sistemaren arabera, eskatutako baldintzak behatu beharko dira.

- 1112 POT.Segurtasuna materialen biltegiratzean lurraren gainean pilatutako paletetan.
- 852 POT. Biltegiratzea apal metalikoetan.

Lanak espazio konfinatuetan. Bildutako informazioarekin batera, behaketari esker lantokian dauden espazio konfinatuak zein diren zehaztuko da eta, horrekin batera, haietan egin daitezkeen lanak.

- 486/1997 EDaren gida teknikoaren 1. eranskina
- Espazio konfinatuetarako Osalanen segurtasun-gida.
- Arriskua espazio konfinatuetan identifikatzeko eta haietan prebentzioa egiteko galde-sorta (GSLIN).

Garaierako lanak, dela ekipoen gainean (aldamioetan, plataformetan, etab.), dela babestu gabeko tokietan (estalkietan, teilatuetan, etab.).

- 2001/45/EE Zuzentaraua aplikatzeko jardunbide egokien gaineko gida ez-loteslea (garaierako lana).
  - Laneko arriskuen prebentziorako gida garaierako lanak egiteko (Osalan).

Atmosfera lehergarrietan egindako lanak. Bildutako informazioarekin batera, behaketari esker zehaztuko dira balizko atmosfera lehergarriak, ignizio-iturriak, lantokien egoera, gune horietan dauden laneko ekipoen ezaugarriak, etab.

- 681/2003 EDaren gida teknikoa haren 2. eranskineko 1. atalean.
  - Erabilitako produktu kimikoen segurtasun-datuen fitxak.
  - Seguridad en caso de incendio.
  - IFA.dguv

Laneko ekipoak mantentzeko lanak: Horretaz gain, mantentze-lanen, egokitzapenen, desblokeatzearen, berrikuspenaren, garbiketaren edo konponketaren gaineko informazioa bildu behar da, langileen segurtasunerako arriskua sor badezakete.

Sute-arriskua (neurri handi batean diseinu-fasearekin lotua, kanpoko langile esperientziadunek egina izanen dute edo egin beharko dute).

- Industria establezimenduetan. 2267/2004 Errege Dekretua, 831 POT eta 832 POT. Establezimenduak, suteetatik babesteko instalazioak eta eraikuntzarako baldintzen irizpideak finkatzen dira.
  - «Segurtasuna sutea dagoenean (SS)» Eraikuntzaren kode teknikoa

oinarrizko dokumentua aplikagarri den eraikinetan, suteetatik babesteko instalazioetan dokumentu horretan ezarritakoa aplikatuko da.

Gainera, peril zehatzak identifikatzeko LSHINko datu-base eta/edo kalkulagailuak erabil ditzakegu. Adibideak:

- Makinak, produktu kimikoak, etab.
  - BASEMAQ: makinek sortutako arriskuekiko balizko esposiziopean dauden lan-egoeren gaineko ataria
  - RISKQUIM: substantziak identifikatzeko, produktuak formulatzeko, etiketatzeak proposatzeko balio du.
  - BINVAC: lan-egoera arriskutsuen gaineko informazioa ematen du prebentzio-helburuetarako.

Kontsulta

Gainera, plantillako langileei galdetuko diegu lan-egoera arriskutsuak hautemateko, hots, behaketa bidez hautematu ez direnean edo haien gaineko informazioa falta dugunean. Kontsulta horretarako komenigarria da gidoi bat prestatzea, kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsuak ez ahazteko.

Osasuna zaintzea

Gainera, lan-istripuen eta gorabeheren historikoa eta haien zergatien ikerketa aztertuko ditugu, baita bide-segurtasunarekin lotutakoak ere.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

Perilak daudenean, berariazko neurriak hartu behar dira:

• Dauden hutsuneak elementu erresistenteekin betetzea
• Kableatua berriz antolatzea pasaguneetan egon ez dadin
• Apalak zoruari edo paramentu bertikalari txarrantxatzea, iraul ez daitezen
• Garbiketa lurzorutik egitea kider luzagarriko ekipoak edo luzagailuak erabiliz, esku-eskaileren erabilera saihesteko.
• Prozesuaren automatizazioa.
• Atmosfera lehergarriak sor ditzaketen eragile kimikoen ordez lehergarriak ez diren beste batzuk erabiltzea.

Aurrea ere har dezakegu etorkizunean perilak saihesteko. Esaterako:

• Laneko segurtasunarekin zerikusia duten arriskuak ezabatzen dituen edo minimizatzen dituen diseinua egitea lantokietan (adibidez, oinezkoendako bideez bereizitako ibilgailuendako zirkulazio-bideak, fosoak ezabatzea, nabearen estalkian pasaguneak egitea klimatizazio-sistemetara iristeko, etab.).
• Ekipoak instalatzea, ez erortzeko, iraultzeko edo modu inkontrolatuan lekuz ez aldatzeko moduan (1215/1997 GT).
• Lan eremuak sortu eta prestatzea, halako arriskuekiko esposiziopean dauden postuak isolatzeko edo haietan sartzea mugatzeko. Erosketa prozeduran, dela ekipoak, dela eragile kimikoak eskuratzeko, horien segurtasun-baldintzen gaineko informazioa kontuan izan beharko da. Eragile kimikoa hautatzeko, seguruena bilatuko da (aztertu lehergarritasuna / sua / korrosibotasuna alderdiak). Ekipo bat erosten den aldi oro, egiaztatuko dugu 1215/1997 EDaren I. eranskinean ezarritako baldintzak betetzen dituela.
• Ahal bada, haren diseinuan ere parte hartuko dugu, hau da, aktiboki parte hartuko dugu ekipoaren ezaugarriak definitzean, beharrei eta eskakizunei, baita segurtasunekoei, ahalik eta gehien egokitzeko. 1995. urteaz geroztik fabrikatutako edo zerbitzuan jarritako ekipoa bada, adostasun-adierazpena eta jarraibide-eskuliburua izan beharko ditu helburuko hizkuntza ofizialean. Ekipoak alokatzen direnean, enpresaburuen ardura izanen da ekipoak 1215/1997 EDan ezarritakoa betetzea. Makina bat erosteko gida (LSHIN). Adibidez: goi-karga izan beharrean behe-karga duten kamioiak eskuratzea, bibrazio-sistema duten siloak eskuratzea barnean sartu beharrik ez izateko, etab.
Bide-segurtasuneko plana prestatu eta ezartzea (joan-etorriak aztertzea eta haien ordez beste tresna batzuk erabiltzea, hala nola telelana, bideo-hitzaldiak, ibilbideen planifikazioa eta optimizazioa, sartzeko eta irteteko orduak malgutzea, etab.
• Instalazioen eta ekipoen prebentziorako aldizkako mantentze-lanak egitea.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

3. Arriskuaren ebaluazioa

sample-image Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).

Arriskua berekin dakarten egoera materialak eta egoera operatiboak ebaluatuko dira. Arrisku bereziko lanak ebaluatu beharko dira haietan (balizko neurri teknikoak ez dira aski) eta horiek aplikatu ondoren geratzen den arriskua garrantzitsua da (adib., garaierako lanak, espazio konfinatuak, etab.). Betiere, ebaluazioa 39/1997 EDaren 5. artikuluan ezarritakoari egokitu beharko zaio.

Aplikatzeko moduko berariazko araudirik bada, ebaluazio-prozedura araudian(2)ezarritako laneko baldintzei egokitu beharko zaie.

Tradizioz, segurtasun arloan arriskuak ebaluatzeko metodoari arriskuaren zenbaterainokoaren zenbatespen binarioa deitu zaio (kalteen probabilitatea eta ondorioen larritasuna).
Adibideak:

Arriskuetarako, oro har, kontuan izatekoak dira:

• 330 POT: Istripu-arriskuak ebaluatzeko sistema sinplifikatua
GSLINeko lan-baldintzak ebaluatzeko metodologia praktikoa ETE-etan
Lan-arriskuak identifikatu eta ebaluatzeko Kataluniako Generalitatearen eskuliburua
Gaztela eta Leongo Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laneko arriskuak ebaluatzeko gida

Berariazko arriskuetarako laneko segurtasunaren arloan:

599 POT: Sute-arriskuaren ebaluazioa. GSLINen irizpideak. Zenbait metodo azaltzen ditu.
100 POT: Sute-arriskua ebaluatzea. Gustav Purten metodoa.
876 POT: Atmosfera lehergarrietatik etorritako berariazko arriskuen ebaluazioa (ATLE).

Bide-segurtasuneko arriskuetarako (ikus GSLINen bide-segurtasuna).
Planetako batzuetan ebaluazio-metodologiak sartu dira:

Enpresako bide-segurtasunaren ereduzko plana. Trafiko Zuzendaritza Nagusia (2. etapa. Arriskuaren ebaluazioa)

Zenbait kasutan, badira baloraziorako berariazko metodoak. Ebaluazio horiek egiteko gehienetan adituak beharko dira.

Laneko ekipoak
UNE-EN ISO 12100:2012 Makinen segurtasuna. Diseinurako printzipio orokorrak. Arriskuaren ebaluazioa eta arriskuaren murriztapena

Suteak
Industria-establezimenduetako berezko arrisku-mailaren kalkulagailua

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

4. Arriskuak lehenestea

sample-image

Arriskuak lehenetsiko dira aldagai hauek kontuan izanez:

• arrisku-maila (balizko kaltearen larritasuna barne)
• esposiziopean daudenen ehunekoa
Metodo binariora jo dezakegu, arriskuak lehenesteko. Metodo binarioa aplikatzean, teknikariek erdietsitako emaitzak ponderatuko dira langile horiek aipatutako emaitzen gainean egindako kontsiderazioen arabera.
Arriskuak lehenestean, ez ahaztu ez ditugula soilik kontuan izan behar atal honetan sartutako laneko segurtasunaren arloko arriskuak; arrisku fisikoak, kimikoak, biologikoak, ergonomikoak eta psikosozialak ere kontuan izan behar dira.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

5. Programazioa

(Araudian Plangintza deiturikoa)

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Adibide gisa:

Helburuak

Adierazle eta helburuen adibideak:
• Konpondutako arrisku-komunikazioen kopurua handitzea
• Zernahi arrisku-motarekiko esposiziopean dauden pertsonak. Arriskuen murriztapen-ehunekoa (%).

• Lanarekin zerikusia duten istripu-tasen indizeak murriztea: murriztapen ehunekoa (%), aurreko urteekin alderaturik.
• Istripu larri edo hilgarriak ezabatzea
• Ebaluatutako egoera arriskutsuen kopurua murriztea: hobekuntza ehunekoa (%), arrisku mota bakoitzaren arabera.
• Prebentzio-jardueraren urteko programazioan adierazitako jardueren betetze mailaren ehunekoa (%)

 

• Berariazko prestakuntza jarduera gaituak egin ondoren arrisku-jokabideak aldatu dituzten langileen ehunekoa (%)
• Ibilgailu pribatua utzi eta garraio publikoa aukeratu duten langileen ehunekoa (%)
• Ibilgailuen parkearen batez besteko adina ehuneko batean (%) murriztea
• …/…

Neurriak

Prebentzioaren planifikazioan prebentzio-neurriak sartuko dira produktua diseinatzean berean, hautemandako arriskuen izaerari egokitutako prebentzio-ekintzarako neurriak eta kontrol-neurriak. Neurriak izan daitezke teknikoak (gailua, ekipoa aldatzea...), antolaketakoak (atsedenak, txandak, prozedurak...), informazioa ematekoak eta prestakuntzakoak (jarrerak, jakitea eta egiten jakitea).

Prebentzio-jardueraren printzipioak kontuan izanen dira (31/1995 Legearen 15. artikulua)

Adibideak:

• Babes kolektiboak ezartzea lan eremuetan eta ekipoetan (barandak, eskaletako babesak, bizitza-lerroak, babesguneak, etab.).

 

• Laneko prozedurak eta jarraibideak ezartzea (adib., ekipoak kontsignatzea, garaierako lanak, espazio konfinatuetan egindakoak).
• Prebentzio-neurriak bide-segurtasunaren arloan (ibilgailuen parkea berritzea, ibilbide seguruak prestatzea, etab.). Ikusi GSLINen "bide-segurtasunerako prebentzio-neurriak"
• Instalazioen eta ekipoen prebentzioko manentze-lanak.
• Materialaren eta pertsonen egoeraren aldizkako kontrolak. Txekeatze-giden bidez presta daitezke eta haietan markatu instalazioetan eta ekipoetan aurkitutako hutsuneak eta haien gainean egindako oharrak, betiere lanpostuetan dauden portaera ez-seguruei dagokienez.

Badira kontrolatu beharreko arriskuak eta haiek zenbatean behin egin behar diren araudi batean ezarrita egon ohi da. Adibide moduan:

• 513/2017 ED. II. ERANSKINA Suteen kontra babesteko instalazioen gutxieneko mantentze-lanak.
Beste arrisku batzuk kontrolatzeari dagokionez, enpresaburuek aldizkakotasun bat ezarri beharko du.
Industria-instalazioei dagokienez, mantentzaile baimendunak egindako barneko eta kanpoko kontrolez gainera, batzuetan beharrezkoa izanen litzateke aplikagarri zaizkion araubide-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko ardura duten erakundeen esku-hartzea.
• Banakako babes-ekipoez hornitzea.
• Prestakuntza- eta informazio-plana. Zenbait lanetarako beharrezkoa da langile kualifikatuak egitea.

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:

Zuzendaritza: laneko istripuen prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea, enpresako bide-segurtasuneko plana.

Erosketa Unitatearen burutza laneko ekipoak eta eragile kimikoak erosteko, eta laneko eremuak diseinatzeko segurtasun-arloko irizpideak ezartzea eta haiei jarraipena egitea. Ekipoa edo eragile kimikoa hautatzean, bien berezko segurtasuna hartuko da kontuan. Laneko eremuak ukitzen dituzten erosketetan ahalik eta segurtasunik handiena bilatuko da (neurriak...).

Langileak: prestakuntza- eta informazio-programan segurtasun-arriskuen [ ] gaineko edukiak txertatzea: ekipoak erabiltzea (orga jasotzaileak, zubi-garabiak, etab.), arrisku bereziko tokietan lanerako prebentzio-neurriak (ATLE, garaiera, konfinatuak), NBEak erabiltzea, etab. Langile kualifikatuen zerrendak ezagutu eta prestatzea berariazko prestakuntza behar duten lanetarako.

Mantentze-lanetako unitatea: ekipoen mantentze-lanetako irizpide prebentiboak ezartzea eta haiei jarraipena egitea.

Arduradunak: langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipo eta instalazioetan mantentze-lanak egin eta haiek egiaztatzeko eragiketei jarraipena egitea. NBEak egoki erabiltzen direla egiaztatzea, beharrezkoa bada (773/1997 EDaren 4. art). Laneko istripuen zergatien ikerketan parte hartzea.

 

Langileak: segurtasun arloko perilak zuzentzea, haien esku badago (zirkulazio-bideetatik eta larrialdietako ateetatik objektuak kentzea, etab.) eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.

Prebentzio-baliabide presentziala: prebentzio-neurri tekniko edo antolaketakoekin bakarrik kontrolatzerik ez diren ustezko jarduera arriskutsuak baleude, lanak egiten diren bitartean arduradun batek egon beharko luke jarduera arriskutsua egoki egiten dela gainbegiratzeko (espazio konfinatuak, garaierako lanak, etab).

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Baliabideak

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

6. Neurriak aplikatzea

sample-image Prebentzio-plangintzaren barnean aldian aldiko jarraipen eta kontrolerako neurriak sartuko dira.

Programazioa bete nahi bada, ezarritako neurriak monitorizatu beharko dira.

• Aldian-aldian bilerak eginen dira, programatutako neurriak zenbateraino aplikatu diren gainbegiratzeko.
• Neurri horiek aplikatzeko ardura dutenei aplikazioaren gaineko aldian aldiko txostenak eskatuko zaizkie.
• Enpresaren zuzendaritzak informazioa zentralizatuko du, zuzenean edo beste norbaiten bitartez.

Gogoratu!!

Ikusten badugu prebentzio-jarduerak desegokiak izan daitezkeela, arrisku hori berriz ebaluatu beharko da, hura modu egokian kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa eskura izateko.
Prebentzio-neurriak gauzatzea langile bakoitzaren jardueren artean txertatu behar da, edozein izanik ere enpresan duen hierarkia-maila.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

7. Programazioaren edo planifikazioaren eraginkortasuna ebaluatzea

sample-image

• Programatutako ekintzen eraginkortasuna nola ebaluatu behar den enpresak zehaztuko du (adierazleak).
• Urtean behin gutxienez, enpresak jardueraren adierazleak (prozesukoak, emaitzarenak eta jarduerarenak) helburuetan eta xedeetan ezarritakoarekin alderatuko ditu.

• Aurreikusitako helburuak lortu badira, arrisku horien gaineko helburu anbiziotsuagoak ezar daitezke edo, bestela, identifikatutako arriskuen gainean eragin.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

Oharrak

(1) 39/1997 EDaren 3.1 art. Prebentziorako zerbitzuen erregelamendua (Hitzez hitzekoa ez den aipamena). itzuli
(2) Betetze-mailak zehazten diren araudiko zerrenda ez-osoa aplikagarri den berariazko araudiarekin batera: 486/1997 ED, 485/1997 ED, 2267/2004 ED, 314/2006 ED, 513/2017 ED, 681/2003 ED, 614/2001 ED, 2085/1994 ED, 1027/2007 ED, 38/2011 ED, 842/2002 ED, 656/2017 ED, 1215/1997 ED, 773/1997 ED, etab. itzuli
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua