LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa

ARRISKU ERGONOMIKOAK

Gihar-hezurretako arazoak (GHA), batetik, lanerako ezintasunaren zergati nagusia dira, eta, bestetik, lanarekin lotutako osasun-arazorik ugariena. Hori dela-eta, lesio horien prebentzioa lehentasuna da laneko arriskuen prebentzioan.

Glosarioa

Peril ergonomikoa
Ahalegin fisikoarekin zerikusia duen egoera da, lanpostu batean egon daitekeena edo ez. Presente bada, baliteke esposiziopeko langileak kalte muskulueskeletiko bat izatea. Perila ez da arriskuaren sinonimo. Lanpostu batean perila izan daiteke, baina horri lotutako arriskua onargarria izan daiteke oso. Nolakoa den ezagutzeko, beharrezkoa da peril ergonomikoaren berariazko ebaluazioa egitea eta haren arrisku-maila zehaztea.

Arrisku ergonomikoko faktorea
Lana deskribatzen duen egitekoaren edo lanpostuaren ezaugarri bat da eta sistema muskulueskeletikoan mina, nekadura edo nahasteak eragiteko aukera handi dezake, bai bakarrik egoteagatik, bai bestelako arrisku-faktore batzuekin batera egoteagatik.

Peril arrisku ergonomikoko motak:
kargak eskuz manipulatzea, pertsonak eskuz mobilizatzea, mugimendu errepikakorrak egitea, postura mantenduak edo behartuak eta indarra aplikatzea.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua