LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

ARRISKU BIOLOGIKOAK

El ciclo continuo de la gestión de LANEKO ARRISKUEN

Ziklo honetan arrisku biologikoaren kudeaketari ekingo zaio. Eragile biologikotzat ditugu:
• mikroorganismoak (birusak, bakterioak, onddo izpitsuak, legamiak...)
• kultibo zelularrak
• giza endoparasitoak: protozooak eta harrak

Sor ditzakete edozein:
• infekzio
• alergia
• toxikotasun

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

1. Arriskuak identifikatzea

sample-image Nahitako manipulazioko jardueretan, urrats hau errazagoa eta zuzenagoa da, aldez aurretik ezagutzen baita zer eragile biologikorekin lan egiten ari den. Nahi gabeko manipulazioko jardueretan, informazioa biltzea zailagoa izanen da, baina, hala ere, oso beharrezkoa da.

Dokumentazioa

Instalazioen, ekoizpen-prozesuen, egiteko moten gaineko dokumentazioa berrikustea (baita egiteko berezienak ere, hala nola aldizkakoenak), eritasuna sor dezaketen bakterioen, birusen eta onddoen balizko esposizio-iturriak identifikatzeko.
Kontsultatu eskura dagoen informazioa:

Eragile biologikoak nahita erabiliko diren jardueretan:

• Lan-agintariei jakinaraziak: A zerrenda. Biologikoak.
• Prebentziorako ohar teknikoak
  -520 POT: Laborategia. Birusa.
  -539 POT: Laborategia. Onddoak.
  -545 POT: Laborategia. Bizkarroiak.
  -585 POT: Bakterioak.
  -902 POT: Kultibo zelularrak.
  -927 POT: Industria bioteknologikoa.

Eragile biologikoak erabiltzeko asmoarekin edo asmorik gabe.

• Prebentzioaren gaineko ohar teknikoak:
  - 807 POT: Eragile biologikoak: Glosarioa.
  - 473 POT: HUA plantak.
  - 628 POT: Lagin infekziosoak.
  - 802 POT: Arnasbideetako gaixotasunak.
  - 821 POT: Albaitaritza zentroak.
  - 858 POT: Ehorzketa zerbitzuak.
  - 901 POT: Hiltegiak.
  - 1020 POT: Basozaintza.

• Arrisku biologikoko jardueren zerrenda (664/1997 EDaren I. eranskina)
664/1997 EDaren gida teknikoa:
  - 14. eranskina. Arrisku biologikoa jardueraren zenbait sektoretan.
GSLINaren arrisku biologikoaren ataria:
  - Sektoreak.
  - DATABIO: Eragile biologikoen fitxak.

Behaketa

Behaketa dokumentalarekin batera in situ begiratu nola dauden instalazioak, zer egiteko dagoen, aerosolen sorkuntza, NBE-en erabilera desegokia, etab.

Kontsulta

Plantillako langileengandik informazioa eskuratzea (noizbehinkako jarduerak, hautemandako molestiak, etab.).

Osasuna zaintzea

Osasuna zaintzearen emaitzak (infekzioak, alergiak...), pertsonen sentikortasuna eta txertoen egoera.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago, ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahigabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

Eragile biologikoak nahita manipulatzen diren jardueretan
Teknikoki posible bada, ez dira erabili behar manipulatu behar dituzten pertsonen segurtasunerako edo osasunerako arriskutsuak diren eragile biologikoak eta eragile horiek, enplegu-baldintzen eta gaur egun dakigunaren arabera, arriskutsuak ez diren edo arrisku txikiagoa duten beste batzuez ordezkatu behar dira.
Nolanahi ere, arriskua ahalik eta gehien murriztu behar da eustea helburu nagusi duten neurriekin (lan-teknikak, babes kolektiboko neurriak, norbera babesteko neurriak, instalazioaren diseinua eta eraikuntza).
Eragile biologikoak nahita manipulatzen ez diren jardueretan

Prozesua, ekipoak edo lan-metodoa ordezkatu edo aldatzeko aukera aztertu behar da, balizko esposizioa ezabatzeko. 

Esposizio-arriskua ahalik eta gehien murriztuko da, laneko jardunbide egokiak eta babes-neurri kolektibo zein banakakoak hartuz. 

Instalazioen eta ekipoen prebentziorako aldian aldiko mantentze-lanak

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

3. Arriskuaren ebaluazioa

sample-image Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).

Berariazko metodoak erabili behar dira:

• Metodo kualitatiboak:
  - 833 POT Ebaluazio sinplifikatua.
• Metodo kuantitatiboak:
  - 664/1997 EDaren gida teknikoaren 4. eranskina.
  - UNE-EN 13098:2001 araua.
  - UNE-EN 14031:2003.
  - UNE-EN 14583:2005.
  - 608 POT Neurrien plangintza.
  - 609 POT Laginketa-ekipoak I.
  - 610 POT Laginketa-ekipoak II.
  - 611 POT Laginen azterketa.

Arriskuen ebaluazioan sartuko da:

• Eragile biologikoen zerrendak.
  - Eragile biologikoen izaera.
- Zein multzotakoa den.
- Har daitezkeen eritasunak.
- Izan daitezkeen ondorioak: alergikoak/toxikoak.
• Infekzio-katea (DATABIO):
  - Biltegia: ingurune fisikoa.
- Esposizioa: nola igarotzen den ingurumenera.
- Sarbidea.
- Langilea: ondorioen larritasuna, eragilearen patogenizitatearen, dosiaren eta banakoaren sentikortasunaren arabera.

• Nahi gabeko esposizioak.
• Aldizkako jarduerak (mantentze-lanak, konponketak...).
• Babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturala egiten dutenak, eta adingabeak).

Gogoratu!!

Ebaluazioa egiteko, kontuan izanen da plantillako langileengandik eta laneko arriskuen prebentzioko ordezkariengandik hartutako informazioa.
Metodo binarioaren bidez egindako ebaluazio orokorra ez da nahikoa.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

4. Arriskuak lehenestea(2)

sample-image

Arriskuak lehenetsiko dira aldagai hauek kontuan izanez:
• Arrisku maila (balizko kaltearen larritasuna barne)
• Esposiziopeko langileen kopurua.
Lehentasunak ezartzerakoan, ezin da ahaztu kontuan izan behar direla atal honetan sartutako arrisku biologikoak eta, horiez gainera, arrisku guztiak (baita segurtasunekoak, fisikoak, kimikoak, ergonomikoak eta psikosozialak ere).

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

5. Programazioa

(Araudian Plangintza deiturikoa)

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Helburuak

Adierazle kuantifikagarriak ezarri behar dira.

Adierazle eta helburuen adibideak:
• Eragile biologikoen % 100 identifikatzea (enpresan arrisku-esposiziopean daude).
• Identifikatutako eragile biologikoen arrisku potentzialaren maila ehuneko batean murriztea:
• Askotariko arrisku-mailen esposiziopean dauden langileak: haien kopuruaren murriztapenaren ehunekoa.
• Eragile biologikoekin lotutako eritasunen indizeak. Helburuak ezartzea murriztapen-ehunekoetan, aurreko urtekoekin alderaturik.

 

Neurriak

Lehentasuna dute norbera babesteko neurrien aurretik prebentzio kolektiborako hartutako neurriek (kutsadura-fokuaren gainean eta, jarraian, transmisio-baliabidearen gainean) (LAPLaren 15.1 art.)

664/1997 ED-an ezartzen da:
• Eragile biologikoak ordezkatu behar direla(3).
• Esposizioa saihets daitekeen.
• Ezin bada, murriztu behar dela ahalik eta gehien esposizio-arriskua, bereziki neurri hauek erabiliz:

  - Lan-prozedura egokiak ezarriz eta neurri tekniko egokiak erabiliz.

 

  - Esposiziopean dauden edo egon daitezkeen pertsonen kopurua ahalik eta gehien murriztuz.
- Eragile biologikoak jaso, manipulatu eta garraiatzeko neurri seguruak hartuz lantokiaren barnean.
- Babes kolektiborako neurriak hartuz eta, ezinezkoa bada, norbera babestekoak, esposizioa beste neurri batzuen bidez saihesterik ez bada.
- Langileek hondakinak bildu, biltegiratu eta ebakuatzeko baliabide seguruak erabiliz.
  - Lantokitik kanpo higiene-neurriak erabiliz, eragile biologikoaren hedapena saihestu edo zailtzeko.
- Peril biologikoaren seinalea erabiliz.
- Planak ezarriz istripuei aurre egiteko, istripu horien ondorioz langileak eragile biologikoen esposiziopean jar badaitezke.
Neurri higienikoak.
• Langileen osasuna zaintzea.
• Langileen gaineko informazioa eta prestakuntza.

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:

Zuzendaritza:

prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea (adib.: ardura estandarrak hartzea arrisku biologikoaren aurrean eguneroko egitekoetan, istripu biologikoen aurrean jokatzeko prozedura).

Erosketa Unitatearen burutza:

irizpide higienikoak ezartzea eta haiei jarraipena egitea laneko ekipoak erosi behar direnean (adib., segurtasun biologikoko kanpaiak), tokiaren konfinamendu egokirako sistemak (adib., laborategiko sarrera eta irteerako airea HEPA irazkiekin), norbera babesteko ekipo egokiak arrisku biologikoaren aurrean, altzarien azalera-motak, erraz garbitzekoak eta deskontaminazio-eragileei erresistenteak direnak, desinfekzio-produktu egokiak, etab.

 

Langileak:
arrisku biologikoen gaineko edukien prestakuntza/informazio orokorreko programan txertatzea. Arrisku horiekiko bereziki sentiberak diren pertsonak zein diren ezagutu eta haien zerrenda prestatzea, eta lanpostuak eta/edo egitekoak birkokatzea, beharrezkoa balitz.

Mantentze-lanen unitatea:
ekipoen mantentze-lanetarako irizpide prebentiboak ezarri eta haiei jarraipena egitea (segurtasun biologikoko kanpaiak, konfinamenduan eragiten duten elementuak, hala nola irazkiak, zigiluak, hoditeria-junturak, etab.), garbiketa prozesuen eraginkortasuna egiaztatzea.
Arduradunak:
langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. Langileen arrisku-portaerak zaindu eta zuzentzea, eta NBEak zuzen erabiltzea, beharrezkoak direnean (773/1997 EDaren 4. art.). Eragile biologikoen esposiziopean egon ondoren sortutako istripu eta eritasun profesionalen zergatiak ikertzen parte hartzea.

Langileak:
peril biologikoak zuzentzea, haien esku badago [isurki biologiko bat (hondakin-ura) erori den azalera produktu egokiarekin garbitzea] eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Baliabideak

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

6. Neurriak aplikatzea

sample-image Prebentzio-plangintzaren barnean aldian aldiko jarraipen eta kontrolerako neurriak sartuko dira.

Programazioa bete nahi bada, ezarritako neurriak monitorizatu beharko dira.

• Aldian-aldian bilerak eginen dira, programatutako neurriak zenbateraino aplikatu diren gainbegiratzeko.
• Neurri horiek aplikatzeko ardura dutenei aplikazioaren gaineko aldian aldiko txostenak eskatuko zaizkie.
• Enpresaren zuzendaritzak informazioa zentralizatuko du, zuzenean edo beste norbaiten bitartez.

Gogoratu!!

Ikusten badugu prebentzio-jarduerak desegokiak izan daitezkeela, arrisku hori berriz ebaluatu beharko da, hura modu egokian kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa eskura izateko.
Prebentzio-neurriak gauzatzea langile bakoitzaren jardueren artean txertatu behar da, edozein izanik ere enpresan duen hierarkia-maila.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

7. Programazioaren edo planifikazioaren eraginkortasuna ebaluatzea

sample-image
• Finkatutako helburuak bete direnetz egiaztatzea (ikus 5.a fasea).
• Eragile biologikoen esposizioak (edo plantillako edozein langilek jasandako gorabeherak) eragindako infekzioekin, alergiekin eta abarrekin lotuta osasunean kalteak gertatzen badira haien zergatiak ebaluatu beharko dira eta hartutako neurriak egokiak direnetz ikertu beharko da.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU BIOLOGIKOAK

Oharrak

(1) 39/1997 EDaren 3.1 art. Hitzez hitzekoa ez den aipamena itzuli
(2) Lehenespena arriskuen magnitudearen eta esposiziopeko langileen kopuruaren araberakoa izanen da (PZEren 8. art.) itzuli
(3) Kontuan izanik eskura dagoen informazio tekniko eta zientifikoa, enpresaburuak, jardueraren izaeraren arabera, eragile biologiko arriskutsuak ez erabiltzen ahaleginduko da eta, eragile horiek, erabilera-baldintzen arabera, plantillako langileen segurtasun edo osasunerako arriskutsuak ez diren edo arrisku gutxiago duten beste batzuez ordezkatuko ditu. itzuli
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua