LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

ARRISKU KIMIKOAK

El ciclo continuo de la gestión de LANEKO ARRISKUEN

Ziklo honetan arrisku kimikoaren kudeaketa sartu da, higiene industrialaren esparrutik abiatuta. Lanean dauden eragile kimikoen esposizioarekin zerikusia duten arriskuak landuko ditugu bereziki. Arrisku-faktoreak sartuko ditugu, haien ondorioak epe luzean nola epe laburrean agertzen badira ere.

Ziklo honetan ez dira barne hartzen suteak eta eztandak eragiteko eragile kimikoen gaitasunetik etorritako arriskuak, esparru hori segurtasun-zikloan lantzen baita.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

1. Arriskuak identifikatzea

sample-image Agente kimikoak lanean presente daude. Hala ere, maiz oharkabean pasatzen zaizkigu (ikusmena, usaimena, etab.). Beraz, informazioa biltzea oso garrantzitsua da.

Haiek identifikatzeko argibideak honela lor daitezke:

Dokumentazioa

• Erabilitako substantzia eta produktuen segurtasun-datuen fitxak (SDF) biltzea (fitxa horiek nahitatez eman behar dizkio hornitzaileak enpresari).

• Produktuak ez badu SDFrik (ez dio Europako REACH erregelamenduak eragiten), bilatu beste iturri batzuetan:
  - Prebentzioaren gaineko ohar teknikoak (POT)
  - Esposizio profesionalaren mugen dokumentua (EPM)
  - Segurtasun kimikorako nazioarteko fitxak (SKNF)
  - GSLINaren Arrisku Kimikorako ataria
  - Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) entziklopedia
  - Eritasun profesionalen koadroa, etab.
• Lehengaiez gainera, aztertu beharko dugu prozesua eta horretan sor daitezkeen tarteko produktuak edo azpiproduktuak (plastikoen andeatzea sor dezaketen prozesu termikoak, soldadura-prozesuak, etab.).

• Laneko ekipoaren kokapenaren gaineko jarraibideen eta datuen eskuliburua; ekipo horretan arriskua dago gasen, lurrunen edo likidoen jarioa izateko edo hautsa igortzeko. Hartzeko edo erauzteko gailu egokiak izan beharko ditu.

Behaketa

Gorago aipatutako dokumentazioa berrikusteaz eta teknikoki kontsultatzeaz gainera, egiteko-motak in situ behatu beharko dira; egitekoak bereziak nola aldizkakoak izan daitezke.

Kontsulta

Langileengandik informazioa biltzea: aldizkako jarduerak, esposizio kimikoaren gaineko iritziak, erauzte-ekipoen funtzionamendua, NBE-en egokitzapena, etab.

Osasuna zaintzea

Osasunaren zainketaren emaitza kolektiboak. Horrekin jakin daiteke eragile kimikoen eta atmosfera kutsatuen balizko esposiziopean egoteagatik izan daitezkeen kalteak (arnasketakoak, larruazalekoak, begietakoak, toxikoak...) zein diren.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

• Produktu arriskutsuak hain arriskutsuak ez diren edo arrisku-maila txikiagokoez ordezkatzea.
- www.subsportplus.eu
- 673 POT eta 712 POT, 374/2001 EDaren gida teknikoaren 2. eranskina.

Kantzerigenoen, mutagenoen eta ugalketarako toxikoen eta sentsibilizatzaileen kasuan (CMRSen), haiek ordezkatzea teknikoki ezinezkoa dela egiaztatzea (665/1997 EDaren 4. art.).
• Substantziak, nahasketak eta ekipoak erosterakoan, prestazioen antzera, segurtasun-irizpideak ezarri behar dira (gas toxikoen edo hain toxikoak ez diren produktuen jarioaren aurrean babesik handiena duen ekipoa). Ekipoek gasen, lurrunen, likidoen eta hautsaren jarioaren aurrean haiek hartzeko eta erauzteko egokiak diren gailuak izan beharko dituzte (1215 ED, 1. eranskina, 1.5 atala). Ahal dela ez da kantzerigenorik eta mutagenikorik erosiko eta haien ordez hain toxikoa ez den eragileren bat bilatuko da.

• Laneko postua diseinatzea minimizatuz eragile kimikoekiko esposizioarekin lotutako arriskuak (adibidez, makinak kontrolatzeko postuak, ekipoa kontrolatzeko moduan bereiziak eta itxiak eta, aldi berean, pertsona arrisku kimikoaren aurrean ahalik eta isolatuena egoteko modukoan...).
• Prebentziorako berariazko neurriak, hala nola itxiturak ezartzea, erauzketa lokalizatua, lanaren antolaketa, etab.
• Instalazioen eta ekipoen eta erauzketakoen eta beste batzuen prebentziorako aldian aldiko mantentze-lana.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

3. Arriskuaren ebaluazioa

sample-image Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).

Berariazko metodoak erabili behar dira:

• Metodo kualitatiboak: COSHH Essentials 872 POT, 935 POT eta 936 POT), INRS 937 POT) eta beste batzuk.
• Metodo kuantitatiboak: laginak hartzeko eta analisiak egiteko metodoak (INSSBT), 374/2001 EDaren gida teknikoaren 4. eranskina eta UNE-EN 689 araua.

Arriskuen ebaluazioan sartuko da:

• Erabilitako produktuen SDFak.
• Nahi gabeko esposizioak.
• Gutxienez, arnasbideetakoak eta esposiziopeko larruazalekoak.
• Aldizkako jarduerak (mantentze-lanak, konponketak...).
• Eragile bat baino gehiago badago, haien efektu konbinatua.
• Babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturalean daudenak, eta adingabeak).

Gogoratu!!

Ebaluazioa egiteko, kontuan izanen da plantillako langileengandik eta laneko arriskuen prebentzioko ordezkariengandik hartutako informazioa.
Metodo binarioaren bidez egindako ebaluazio orokorra ez da nahikoa.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

4. Arriskuak lehenestea(2)

sample-image Zenbait metodo kualitatibo tresna azkar bat dira beste substantzia batzuei baino lehenago lehentasuna emateko ekintza berehalakoagoa beharko duten substantziei (substantzia horiek xehekiago ebaluatu beharko dira).

Arriskuak lehenetsiko dira aldagai hauek kontuan izanez:

• Esposizio-maila (esposiziopeko denboraren aldagaia barne) edo arrisku-maila (zenbait metodo kualitatiboren arrisku-maila zenbait aldagairen araberakoa izan ohi da; aldagaiak arriskugarritasuna, lurrunkortasuna, erabilitako kopurua, maiztasuna, etab. dira.
• Esposiziopeko langileen kopurua.
• Kaltearen larritasuna (aldagai moduan sartu ez bada).
Lehentasunak ezartzerakoan, ezin da ahaztu kontuan izan behar direla atal honetan sartutako arrisku kimikoak eta, horiez gainera, arrisku guztiak (baita segurtasunekoak, fisikoak, biologikoak, ergonomikoak eta psikosozialak ere).

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

5. Programazioa

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Helburuak

Adierazle eta helburuen adibideak:

• Plantillako langileen % 100aren esposizioa Ingurumeneko Mugako Balioen (IMB) eta Muga Biologikoaren Balioaren (MBB) azpikoa izanen da.
• Plantillako langileen esposizioa pixkana-pixkanaka arrisku-maila "onargarrietaraino" murriztea (UNE-EN 689).

 

• IMBrik ez duten eragile kimikoetarako, arriskuen ebaluazio kualitatiborako aurreikusitako prebentzio-neurrien eta babes-neurrien % 100 hartzea.
• Erabilitako produktuen segurtasun-datuen fitxen (SDF) % 100 eskura izatea.
• Produkturik arriskutsuenak ordezkatzeko azterlanari hasiera ematea.
• Arrisku-ebaluazioak eguneratzea.
• Prestakuntzaren, informazioaren eta osasunaren zainketaren SDFak dituzten langileen ehunekoa.

Neurriak

Lehentasuna dute prebentzio kolektiborako neurriek (kutsadura-fokuaren gainean eta, jarraian, transmisio-baliabidearen gainean) norbera babesteko neurrien aurrean (31/1995 Legearen 15. art.) 374/2001 ED ak ezartzen duenaren arabera.
• Eragile kimikoengatiko arriskuen prebentziorako printzipio nagusi hauek beti aplikatzekoak dira:
  - lan sistemen asmaketa eta antolaketa
- laneko ekipoen hautapena eta instalazioa
- laneko prozedurak
- neurri higieniko egokiak hartzea, bai pertsonalak bai ordenari eta garbitasunari dagozkionak.
- lantokian dauden kopuruak murriztea
- esposiziopeko langileen kopurua murriztea
- esposizioen iraupena eta intentsitatea murriztea;
- eta langileen informazioa eta prestakuntza.
• Maila handiagoko arrisku-egoeretan honako hauek ere aplikagarri izanen dira:
  - prebentziorako eta babeserako berariazko neurriak (ordezkatzea, sistema itxia, erauzketa lokalizatua, lanaren antolaketa eta NBE).
  - osasuna zaintzea, ahalik eta azkarren kalteak hautemateko eta esposizioa zuzentzeko.
  - istripu, gorabehera eta larrialdietan hartu beharreko neurriak.

Plangintzaren barnean sartuko da zer jarduera egin behar den istripuak, gorabeherak edo larrialdiak gertatzen direnean, lantokian eragile kimiko arriskutsuak daudela uste denean.

 

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:

Zuzendaritza:
prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea (adib., dermatitis profesinalaren aurreko prebentzioa).

• Erosketa Unitatearen Burutza:
laneko ekipoak eta produktu kimikoak erosterakoan irizpide higienikoak ezartzea eta haiei jarraipena egitea (gasen eta hain toxikoak ez diren produktuen jarioaren aurrean babesik handiena duen ekipoa).
Langileak:
arrisku kimikoen gaineko edukien prestakuntza/informazio orokorreko programan txertatzea. Arrisku horiekiko bereziki sentiberak diren pertsonak zein diren ezagutu eta haien zerrenda prestatzea, eta lanpostuak eta/edo egitekoak birkokatzea, beharrezkoa balitz.

Mantentze-lanetako unitatea:
ekipoetako, erauzketa lokalizatuetako eta aireztapen-sistemetako mantentze-lanetako irizpide prebentiboak ezarri eta haiei jarraipena egitea, baita, hondamenagatik, eragile kimikoekiko esposizio-maila handiagoetan eragin dezaketen guztiak.
Arduradunak:

langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. Langileen arrisku-portaerak zaindu eta zuzentzea, eta NBEak zuzen erabiltzea. Eragile kimikoen esposiziopean egon ondoren sortutako istripu eta eritasun profesionalen zergatiak ikertzen parte hartzea.

Langileak:

peril higienikoak zuzentzea, haien esku badago (produktuen isurketak segurtasunez biltzea, irekitako ontziak estaltzea, etab.) eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.

 

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Baliabideak

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

6. Neurriak aplikatzea

sample-image Prebentzio-plangintzaren barnean aldian aldiko jarraipen eta kontrolerako neurriak sartuko dira.

Programazioa bete nahi bada, ezarritako neurriak monitorizatu beharko dira.

• Aldian-aldian bilerak eginen dira, programatutako neurriak zenbateraino aplikatu diren gainbegiratzeko.
• Neurri horiek aplikatzeko ardura dutenei aplikazioaren gaineko aldian aldiko txostenak eskatuko zaizkie.
• Enpresaren zuzendaritzak informazioa zentralizatuko du, zuzenean edo beste norbaiten bitartez.

Gogoratu!!

Ikusten badugu prebentzio-jarduerak desegokiak izan daitezkeela, arrisku hori berriz ebaluatu beharko da, hura modu egokian kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa eskura izateko.
Prebentzio-neurriak gauzatzea langile bakoitzaren jardueren artean txertatu behar da, edozein izanik ere enpresan duen hierarkia-maila.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

7. Programazioaren edo planifikazioaren eraginkortasuna ebaluatzea

sample-image

Programatutako ekintzen eraginkortasuna nola ebaluatu enpresak zehaztuko du (adierazleak).

Urtean behin gutxienez, jardueraren adierazleak (prozesukoak, emaitzarenak eta jarduerarenak) helburuetan eta xedeetan ezarritakoarekin alderatuko ditu enpresak.

Eragile kimikoekin lotura duen osasunari egindako edozein kalteren esposizioak (edo plantillako edozeinek jasandako gorabeherak) eragindako infekzioekin, alergiekin eta abarrekin lotuta osasunean kalteak gertatzen badira haien zergatiak ebaluatu beharko dira eta hartutako neurriak egokiak direnetz ikertu beharko da.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU KIMIKOAK

Oharrak

(1) 39/1997 EDaren 3.1 art.. Hitzez hitzekoa ez den aipamena itzuli
(2) Lehenespena arriskuen magnitudearen eta esposiziopeko langileen kopuruaren araberakoa izanen da (PZEren 8. art.) itzuli
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua