LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

ARRISKU FISIKOAK

El ciclo continuo de la gestión de LANEKO ARRISKUEN

Arrisku fisikoetarako etengabeko ziklo honetan arrisku hauek ageri dira:

• Hotsa
• Bibrazioak
• Baldintza termohigrometrikoak
  - Tenperatura
  - Hezetasuna
  - Airearen abiadura
• Argiztapena
• Erradiazio ez ionizatzaileak
  - Erradiazio optikoak (Infragorria, Ikusgai dagoena, Ultrabioleta)
  - Eremu elektromagnetikoak
• Erradiazio ionizatzaileak

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

1. Arriskuak identifikatzea

sample-image Askotariko jarduera ekonomikoetan arrisku hauek lanari lotutako zerbait balira bezala hartzen ditugu, hala nola hotsa, hotza, ibilgailuen bibrazioak... Ez luke hala izan behar. Saihestu edo murriztu behar dira. Adi egon behar da; hori da egin behar den lehena.

Fase honetarako izan ditzakegun informazio-iturriak dira:

Dokumentazioa

Berrikusi behar da instalazioen, laneko ekipoen ezaugarrien, ekoizpen-prozesuen, eta egiteko berezi eta egitekoen (bai apartekoak, bai aldizkakoak) dokumentazioa.

Enpresan dauden laneko ekipoen zerrenda egitea (makina, aparatua, tresna edo instalazioa) eta jarraibide-eskuliburu guztiak biltzea (eskuliburu horietan informazio hau agertuko da) (Iturriak: 1215/1997 EDaren gida teknikoaren D eranskina eta 1644/2008 ED)):

Ekipoak ateratzen duen hotsa, termino hauetan:

• Igorpenaren presio akustikoaren maila lanpostuan.
• Berehalako presio akustikoaren gehieneko balioa.
• Makinak igorritako potentzia akustikoaren maila.

Ekipoak sortutako bibrazio-maila:

• Esku-besoaren azelerazio haztatua
• Gorputz osoaren azelerazio haztatua

Halaber, instalazioari eta muntaketari buruzko jarraibideak kontuan izan behar dira, hotsa eta bibrazioak murrizteko.

Igorritako erradiazioaren gainean operadoreari eta esposiziopeko pertsonei eman beharreko informazioaz arduratu behar da. Bereziki kontuan izan behar dira ezarritako gailu mediko aktiboak edo inaktiboak dituzten pertsonak, esposizioa saihesteko.

Erradiazio optiko artifizialetan, eskuliburuan kategorien eta moten gaineko informazioa bildu beharko da, behar denaren arabera.

• Laser mota (UNE_EN 60825): 1, 1M, 2, 2M,3R,3B eta 4
• Erradiazio inkoherentearen mota:
  - Lanparak (UNE-EN62471) (multzoak: salbuetsia, 1, 2, 3)
- Makinak (UNE-EN12198-1) Makinek igorritako erradiazioen ondoriozko arriskuak ebaluatu eta murriztea (0, 1, 2 kategoriak)

Erradiazio ionizatzaileak igor ditzaketen enpresako ekipoak, instalazioak eta materiak ondoko multzo hauetako baten arabera identifikatuko dira, eta dokumentazioan esaten dena bete beharko dute edo, bestela, behar den baimena beharko dute.

• "Motaren onarpena" duen ekipoa
Egiaztatu behar da gailuak baduela fabrikatzaileak EAOn argitaratutako "Motaren onarpena"-ri buruzko ebazpenean emandako dokumentazioa.
• Instalazio erradiaktiboa (783/2001 ED-aren aplikazioa): Administrazioaren kontrolpean egonen da eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak funtzionatzeko baimena emanen du. Halaber, baimen horretan agindutako oro bete beharko da.
• Sailkatu gabeko eta salbuetsitako instalazioa. (1836/1999 EDaren I. eranskina)
Eragile fisiko batzuk identifikatzeko, beharbada kontsulta tekniko bat egin beharko dugu eta horretarako gidez eta ohar teknikoez balia gaitezke
Adibideak:

Eremu elektromagnetikoak: hurrengo gidak erabil ditzakegu. Gida horiek taula bat (3.2 koadroa) eta lan jarduerak, laneko ekipoak eta lantoki komunak dituzte, berariazko ebaluazioa behar dutenak eta behar ez dutenak. Gure enpresaren jarduerak eta ekipoak identifikatuta, gure jarduera erkatu behar da taula honetan ageri denarekin.

GuiaBPCamposElecVolI.pdf
• Kasu praktikoak: GuiaBPCamposElecVolII.pdf
• ETE-etarako: GuiaBPCamposElecPYMES.pdf
• Hotza: 1036 POT Hotzagatiko estresa (I).

Behaketa

Gorago aipatutako dokumentazioa berrikusi behar da eta, horrekin batera, egiteko bereziak eta aldizkakoak behatu behar dira. Adibidez, mailu-kolpeek igorritako hotsa behaketaren bidez identifikatuko dugu, ez dokumentazioa bilduz. Identifikazio faseko kasu oso zehatz batzuetan, arrisku fisikoen ebaluazio xehakatuak alde batera utz daitezke (ikus aurrerago ebaluazio atala; hantxe azaltzen dira kasu horiek).

Kontsulta

Plantillako langileei eta haien ordezkariei informazioa (egitekoak, noizbehinkako jarduerak, etab.) eskatzea.

Osasuna zaintzea

Osasunaren zainketan hautemandako kalteen artean aipatutako arriskuen esposiziopean egoteari buruzko lesioak ageri badira, kautelazko neurriak hartu beharko dira eta inplikatutako lanpostua sakon aztertu (Arriskuen ebaluazioa). Kalte horiek izan daitezke entzumenaren galera (hotsa), Raynauden sindromea (bibrazioak), lunbalgiak (bibrazioak), sinkopeak eta bero-kolpeak (tenperatura handia), begi-lausoak, konjuntibitisa (erradiazio optikoak), bertigoak, fosfeno erretinianoak (eremu elektromagnetikoak), etab.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

Ekipoak eskuratzeko erosketa-prozeduran kontuan izan beharko da ekipoak egindako hotsaren, bibrazio-mailaren eta erradiazioen aire-igorpenen gaineko informazioa. Prestazio teknikoen antzera, saiatu beharko da igorpen-hots, bibrazio-maila eta erradiazio gutxien igortzen duen ekipoa erosten.

Erosi baino lehenago, ziurtatu beharko dugu laneko ekipoek eragile fisiko horien sorrera eta hedapena ahalik eta gehien mugatzeko babes edo gailu egokiak dituztela (1215/1997 EDaren I. eranskineko 1.17).

Ebaluatu baino lehenago, perilak saihestu eta ezabatu daitezke edo arriskuak murriztu honako hauen bitartez:

• Hotsaren eta bibrazioen transmisioa minimizatzeko egiturak (ekipoa bibrazioen aurkako euskarrietan instalatzea, ekipoak bibrazioen kontrako heldugailuak izatea).
• Lan eremuak sortu eta prestatzea, halako arriskuekiko esposiziopean dauden postuetatik isolatzeko edo haietan sartzea mugatzeko (adib., erradiazio optikoekiko, hotsaren esposiziopean dauden postuak bereiztea).
• Ez dira antolaketa neurriak ahaztu behar, esposizioa murrizteko: Esposizio-denborak mugatzea (adib., estres termikoa), atsedenak, txandak ezartzea, etab.
• Lan eremuak diseinatu beharko dira muturreko tenperaturak eta hezetasunak saihesteko, tenperatura-aldaketa zakarrak, aire-korronte gogaikarriak, usain nazkagarriak, gehiegizko erradiazioa eta, bereziki, eguzki-erradiazioa leiho, argi edo beirak dituzten trenkaden bitartez.
• Lantokian airea benetan berrituko dela ziurtatuko duten aireztapen/berotze sistemak instalatuko dira. Itxitako lokalen isolamendu termikoa lekuak berezko dituen egoera klimatikoetara egokitu beharko da (486/1997 EDaren III. eranskina).
• Instalazioen eta ekipoen prebentziorako aldian aldiko mantentze-lanak.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

3. Arriskuaren ebaluazioa

sample-image Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).

Ebaluazio-metodoak

Hotsa: ebaluatu neurketa bidez

Hotsarekiko esposizio-mailak neurtzean oinarritutako ebaluazioa. Salbuets daitezke ekintza bat sortzen duten beheko esposizio-balioak gainditzen ez dituzten egoerak, kualifikazio egokia duen pertsona batek hala badio (39/1997 Errege Dekretuko VI. kapitulua). )Oro har, merkataritza-jardueretan (dendetan, saltoki handietan, etab.) eta jarduera administratiboetan eguneroko esposizio-maila baliokidea beheko esposizio-mailak baino askoz ere txikiagoa da eta, beraz, haietan ez da oro har beharrezkoa izanen arrisku-ebaluazioak neurketak bere baitan izatea.

Iturriak:

286/2006 Errege Dekretua eta haren gida teknikoa
638 POT: Entzumen-babesen arintze eraginkorraren zenbatespena
950 POT, 951 POT, 952 POT Hotsarekiko esposizioa neurtu eta baloratzeko estrategiak (I, II, III)

Kalkulagailuak:

Hotsarekiko esposizioaren ebaluazioa

Entzumen-babesen arintzea

Bibrazioak:
Metodoak (1311/2005 Errege Dekretua)
• Zenbatespena
• Neurketa

Iturriak:

1311/2005 Errege Dekretua (bibrazio mekanikoak) eta haren gida teknikoa.
• UNE-EN ISO 5349-1, UNE-EN ISO 5349-2
• Bibrazio mekanikoak. Eskuarekin transmititutako bibrazioei gizakiek dien esposizioaren neurketa eta ebaluazioa. 1. eta 2. zatiak.
• UNE-ISO 2631: Bibrazioak eta talka mekanikoak. Gorputz osoaren bibrazioei gizakiek dieten esposizioaren ebaluazioa.
• 839 POT: Dardara mekanikoekiko esposizioa. Arriskuaren ebaluazioa.
9 POT: Bibrazio mekanikoak. Informazio iturriak.
9 POT - 2. zatia Bibrazio mekanikoak. Arriskuen ebaluazioa zenbatespenaren bidez.

• Datu-basea: BASEVIBRA

Kalkulagailua

Baldintza termohigrometrikoak eta argiztapena:

Neurketa bidez ebaluatuko dira.

III. ERANSKINA: Lantokien ingurumen-baldintzak: tenperatura, hezetasuna, airearen abiadura

IV. ERANSKINA. Lantokien argitazpena

Iturriak:

486/1997 ED eta haren gida teknikoa

Estres termikoa
Ebaluatzea neurketa bidez (hala egitea egokia bada dela jarduera-motagatik, dela 486/1997 EDko parametroak ez betetzeagatik).

Beroa:

WBGT indizea kalkulatzea
Gainkarga termiko zenbatetsia

Hotza:
• UNE-EN ISO 15831:2004 (IREQ indizea)
• UNE-ISO 11079: 2009. Ebaluazioa giro hotzetan. Jantzirako eskatutako isolamendua zehaztea
1037 POT Hotzagatiko estresa (II)

Eremu elektromagnetikoak
Ebaluazioa egin daiteke informazio fidagarrian oinarrituz eta, hala ez bada, neurketetan edo kalkuluetan (299/2016 EDko 6. art.).
Neurketa edo kalkulu bidezko esposizioaren ebaluazioa oso konplexua izan ohi da, eta beste iturri batzuetako informazioa, esaterako fabrikatzaileena edo datu-baseena, balego, alde batera utzi behar da.

Ebaluatzeko irizpideak:

299/2016 Errege Dekretua, Langileen osasuna eta segurtasunaren babesaren gainean, eremu elektromagnetikoekiko esposizioarekin zerikusia duten arriskuen aurrean.
• Eremu elektromagnetikoen gaineko 2013/35/EB Zuzentaraua aplikatzeko jardunbide egokien gida ez-lotesleak (ikus identifikazio-atala; loturak erantsi dira).
• Arrisku bereziak dituzten langileak hartzen ditu kontuan (gailu mediko aktiboen inplanteak
–adib., taupada-markagailuak–, inplante pasiboak
–adib., torlojuak, grapak–, gorputzean gailu medikoak daramatzatenak
–hormonak administratzeko kanpoko ponpak–, haurdunak.).
• Jendea hartzeko lantokiak seguruenik ebaluatuta daude, Europako Kontseiluaren gomendioaren arabera. Gomendio horretan adierazten da herritarrak nola dauden eremu elektromagnetikoekiko esposiziopean. (1999/519/EB). Adierazi, kasu hori baldin bada.

Erradiazio optikoak (EO): inkoherenteak eta laserra

Ebaluazioa egin daiteke langile teknikoen iritzi kualifikatutik eta fabrikatzaileek emandako informaziotik abiaturik (486/2010 Gidaren 5. eranskina).

Iturriak:

486/2010 Errege Dekretua eta haren gida teknikoa
• UNE-EN 12254 araua: laser-babeserako pantailen betebeharrak.
• UNE-EN 1598 araua: gortinen, lamen eta pantailen segurtasun-betebeharrak ondoko postuetan.
• UNE-EN 60825-1: laser produktuen segurtasuna. 1. zatia: ekipoen sailkapena eta betebeharrak.
• UNE-EN 62471: lanparen eta lanparak erabiltzen dituzten gailuen segurtasun fotobiologikoa.

Berariazko metodologia:

• Erradiazio inkoherenteen neurketa eta ebaluazioa:

UNE_EN 14255. Zenbatespen bidezko ebaluazio sinplifikatua barne da.

Kalkulagailua 

Erradiazio ionizatzaileak:
Ebaluazioa eginen da enpresako instalazioak, ekipoak eta materiak identifikazio-atalean aipatutako multzoetako bakoitzean identifikatuz eta dokumentazioa betez edo, hala behar bada, behar den baimena eta baimen horrek berekin dakartzan mantentze-lan prebentiboak, seinalizazioak, neurketak eta abar izanez.

Eragile fisiko guztietan ebaluatu behar dira, orobat, babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturalean daudenak, eta adingabeak).

Gogoratu!!

Arriskuen ebaluazioan sartu beharko dira:
• Aldizkako jarduerak (mantentze-lanak, konponketak...).
• Babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturalean daudenak, eta adingabeak).
Ebaluazioa egiteko, kontuan izanen da plantillako langileengandik eta laneko arriskuen prebentzioko ordezkariengandik hartutako informazioa.
Metodo binarioaren bidez egindako ebaluazio orokorra ez da nahikoa.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

4. Arriskuak lehenestea(2)

sample-image Arrisku mota honetatik eratorritako kalteak askotarikoak dira. Arrisku horiek (gorreria, minbiziak, etab.) epe luzean agertzen badira ere, ez zaie lehentasunik ematen haiek konpondu behar direnean eta, orobat, hori da lanpostuetan luze agertzearen arrazoi.

Arriskuak lehenetsiko dira aldagai hauek kontuan izanez:
• Ebaluaturiko arriskuen esposizio-maila (esposizio-denboraren aldagaia ere sartuta dago).
• Esposiziopeko langileen kopurua.
• Kaltearen larritasuna.
Lehentasunak ezartzerakoan, ezin da ahaztu kontuan izan behar direla atal honetan sartutako arrisku fisikoak eta, horiez gainera, arrisku guztiak (baita segurtasunekoak, kimikoak, biologikoak, ergonomikoak eta psikosozialak ere).

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

5. Programazioa

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Helburuak

Plantillako langileen % 100ek eragile fisiko bakoitzaren esposizio profesionalerako gehienezko balioetatik behera egon behar du. Eragile horiek behar den araudian definitzen dira (hotsa, bibrazioak, ingurumen-baldintzak, estres termikoa, erradiazio optikoak, eremu elektromagnetikoak, erradiazio ionizagarriak).

Neurri teknikoen eta antolaketa-neurrien programan arian-arian ezarriko da eragileen murriztapena, hots, kasuak kasu, ekintza-maila handiagoak edo balio handiagoak ezarrita dituztenetan. Adibideak: epe jakin batean eragin behar den lanpostuen, eremuen, taldeen eta abarren ehunekoa.

Era berean, kasuak kasu, ekintza-maila txikiagoak edo balio txikiagoak murrizteko helburuak ezarriko dira.

Prozesuko helburuez gainera, emaitzen helburu hauek ezar daitezke:

Emaitza adierazleen adibideak:

• Askotariko arrisku-mailen esposiziopean dauden pertsonak: haien kopuruaren murriztapen ehunekoa
• Eragile fisikoekin lotutako eritasunen indizeak. Helburuak ezartzea murriztapen-ehunekoetan, aurreko urtekoekin alderaturik

 

Neurriak

Neurriak prestatu dira arriskuaren jatorrira bideratzeko eta eragin kolektiboa izanen dute helburu. Teknikoak edo antolaketakoak izan daitezke. Informazio-ekintzak, prestakuntza-ekintzak eta osasuna zaintzeko ekintzak izan daitezke.

Lehentasuna dute babes kolektiborako neurriek (fokuaren gainean eta, jarraian, baliabidearen gainean) pertsona babesteko neurrien aurrean (LAPLaren 15.1 art.).

Neurri teknikoen adibideak:

• Hotsaren eta bibrazioen transmisioa minimizatzea egituretan zehar (laneko ekipoa instalatzea bibrazioen kontrako euskarrien gainean, bibrazioen kontrako heldugailuen gainean).
• Laneko ekipoak (luminariak eta girotze-sistema barne) funtzionamendurako baldintza onenetan erabiltzea: mantentze-lan ona.
• Laneko tokien kokapena berriz banatzea (adib., hotsarekiko, bibrazioekiko eta abarrekiko esposizioa dagoen tokietatik urruntzea laneko tokiak).

• Kontrol-neurriak: itxiturak, pantaila akustikoak, erradiazio optikoen aurkako pantailak, gainestaldurak akustikoki xurgatzailea den materialarekin, esaterako, isilgailuak irteera-balbuletan.

Antolaketarako neurrien adibideak:

• Atsedenak, txandaketa, esposizioa mugatzea (adib. CEM(3) > VLE, estres termikoko egoerak, etab.), lanpostua behin-behinekoz kentzea, sarbidea mugatzea.
• Neurri hauek ere gehi daitezke, nahi bada:
- Norbera babesteko neurriak (NBEak)
- Prestakuntza eta informaziokoak
- Osasuna zaintzekoak

 

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:

Zuzendaritza:
prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea (adib., hipoakusien aurreko prebentzioa).

• Erosketa Unitatearen Burutza:
laneko ekipoak erosterakoan irizpide higienikoak ezartzea eta haiei jarraipena egitea (igorpen-hots, bibrazio-maila eta erradiazio-maila txikiena duen ekipoa).
Langileak:
arrisku fisikoen gaineko edukien prestakuntza/informazio orokorreko programan txertatzea. Arrisku horiekiko bereziki sentiberak diren pertsonak zein diren ezagutu eta haien zerrenda prestatzea, eta lanpostuak eta/edo egitekoak birkokatzea, beharrezkoa balitz.

Mantentze-lanetako unitatea:
ekipoen mantentze-lanetarako irizpide prebentiboak ezartzea eta haiei jarraipena egitea (piezen narriadura, hotsa, bibrazioak eta abar handiagoak izatea eragin dezakeena), baita ekipo horien indargetze-sistemenak, esekidura-sistemenak eta abarrenak ere.
Arduradunak:

langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. Langileen arrisku-portaerak zaindu eta zuzentzea, eta NBEak zuzen erabiltzea, beharrezkoak direnean (773/1997 EDaren 4. art.). Eragile fisikoen esposiziopean egon ondoren sortutako istripu eta eritasun profesionalen zergatiak ikertzen parte hartzea.

Langileak:
peril fisikoak zuzentzea, haien esku badago (soldadura-postu batetik bereizteko manpara bat berriz jartzea, etab.) eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.

 

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Baliabideak

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

6. Neurriak aplikatzea

sample-image Prebentzio-plangintzaren barnean aldian aldiko jarraipen eta kontrolerako neurriak sartuko dira.

Programazioa bete nahi bada, ezarritako neurriak monitorizatu beharko dira.

• Aldian-aldian bilerak eginen dira, programatutako neurriak zenbateraino aplikatu diren gainbegiratzeko.
• Neurri horiek aplikatzeko ardura dutenei aplikazioaren gaineko aldian aldiko txostenak eskatuko zaizkie.
• Enpresaren zuzendaritzak informazioa zentralizatuko du, zuzenean edo beste norbaiten bitartez.

Gogoratu!!

Ikusten badugu prebentzio-jarduerak desegokiak izan daitezkeela, arrisku hori berriz ebaluatu beharko da, hura modu egokian kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa eskura izateko.
Prebentzio-neurriak gauzatzea langile bakoitzaren jardueren artean txertatu behar da, edozein izanik ere enpresan duen hierarkia-maila.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

7. Programazioaren edo planifikazioaren eraginkortasuna ebaluatzea

sample-image
Programazioan ezarritako helburu bakoitzerako adierazleak eta lortutako emaitzak erkatu beharko dira.
Eragile fisikoekin lotutako osasunari egindako kalteen eragina eraginkortasuna ebaluatzeko balio duten adierazleak dira.

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

Oharrak

(1) 39/1997 EDaren 3.1 art.. Hitzez hitzekoa ez den aipamena itzuli
(2) Lehenespena arriskuen magnitudearen eta esposiziopeko langileen kopuruaren araberakoa izanen da (PZEren 8. art.). itzuli
(3) CEM. Eremu elektromagnetikoak. itzuli
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua