Lanpostu berriak diseinatzeko fasean sistematikoki saihestu behar dira perilak edo gaur egun dauden lanpostuetan sistematikoki identifikatu, ezabatzeko edo lanpostuen arduradunei berehala jakinarazteko.
Perilak identifikatzeko informazioa honela lor daiteke:
Dokumentazioa
Kargak eskuz goratzea Kargak eskuz garraiatzea
3 kg baino gehiagoko pisua duten objektuak eskuz metro bat baino gehiago eramatea.
Kargak eskuz bultzatu eta herrestan eramatea
Objektu bat bi eskuekin bultzatu edo herrestan eramatea, zutik egonik edo ibilian.
Jarrera behartuak
Jarrera estatikoak 4 segundo baino gehiagoz hartzen dira edo laneko denboran errepikatzen diren jarrera dinamikoak egiten dira.
Definizio horien iturria ISO TR/ 12295:2014 eta Ergonomia ataria
Pertsonak eskuz mobilizatzea Indarrak aplikatzea
Kontrolekin, aginteekin edo pedalekin lan egitea (eskuen edo hanken indarra erabiliz).
Behaketa
Arrisku ergonomikoko faktoreak identifikatzeko zerrendak erabil ditzakegu (ETEan arrisku ergonomiko eta psikosozialak ebaluatu eta haiei aurrea hartzeko eskuliburua)
Kontsulta
Lanpostu bakoitzean sintomatologia-aurrekariak, molestiak, nekadura, zeregin neketsuak... dauden jakitea (ERGOPAR metodoa).
Osasuna zaintzea
Gehiegizko ahaleginagatik, eritasun profesionalen kasuengatik edo bestelako kalte muskulu-eskeletikoengatik (bizkarreko, lepoko minak...) izandako laneko istripuen datuak berrikustea.