ARRISKU ERGONOMIKOAK

ARRISKU ERGONOMIKOAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU ERGONOMIKOAK

5. Programazioa

(Araudian Plangintza deiturikoa)

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Helburuak

Adierazle kuantifikagarriak ezarri behar dira. Emaitza, prozesu edo jarduera bidezkoak izan daitezke. Adierazle eta helburuen adibideak:

• Identifikaturiko arriskua duten lanpostuen kopurua ehuneko batean (%) murriztea.
• Arrisku ergonomiko zehatzen esposiziopean daudela uste duten langileen kopurua ehuneko batean (%) murriztea.

 

• Istripu-tasen eta gihar-hezurretako arazoekin (GHA) lotutako eritasunen indizea murriztea: murriztapenen ehunekoa (%), aurreko urteekin alderaturik.
• Arrisku-maila murriztea: hobekuntzaren ehunekoa (%), arrisku mota bakoitzaren arabera.
• Ergonomikoki seguruak ez diren eta identifikatuta dauden portaeren kopurua murriztea.

• Ekoizpenaren edo hobekuntza ergonomikoak dituzten lanpostuen diseinuan aldaketa kopurua ezartzea.
• Txandaketa aplikatuko den lanpostu-kopurua ezartzea.
• Zuzendaritzak lanpostu-kopuru zehatz bat gainbegiratzea.
• Prebentzio-kartel kopuru zehatza ezartzea.
• Zuzendaritzak bilera-kopuru zehatza ezartzea agendan sartutako ergonomia-puntuekin.

Neurriak

Teknikoak

• Garaieran erregula daitezkeen lan-planoak.
• Arrabol-bideak, zinta garraiatzaileak.
• Apal eta plataforma gurpildunak, orgak eta orgatxoak.
• Orga jasotzaileak, transpalet elektrikoak.
• Esku-indarra ordezkatzen duten laguntza mekanikoak.
• Automatizazioa.
• Garaieran erregula daitezkeen oheak, ohe motordunak, bedmoversak.
Pertsonak mobilizatzeko laguntza teknikoak.
• Ekintzak bi gorputz-enborren artean banatzea.
• …/…

Antolaketakoak

• Egitekoak edo lanpostuak txandakatzea.
• Atseden egokiak, kopuruaren, iraupenaren eta banaketaren aldetik.
• Lan-ziklo luzeagoak.
• Mendeko langile/erabiltzaileen ratioak handitzea.
• Lan monotono eta errepikakorra saihestea.
• Laneko egitekoaren eta erritmoaren gaineko autonomia eta kontrola.
• Giharrak berotu eta luzatzeko ariketak.

Enpresaren ingenieritzako, ekoizpeneko eta erosketetako arduradunei prestakuntza ematea:

• Gihar-hezurretako arazoen (GHA) arriskuak eta prebentzio-neurriak.
• Diseinu ergonomikoa: lantokiak, lanpostuak, ekipoak eta tresnak eta laneko metodoak.
• Laneko ekipoak eta altzariak erosteko irizpide ergonomikoak.

Plantillako langileei prestakuntza ematea

• Ekipoak egoki erabiltzea.
• Gihar-hezurretako arazoen (GHA) arriskuak eta prebentzio-neurriak.
• Bizkarraren eskola; berotze- eta erresistentzia-ariketak.

 

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:

Zuzendaritza: gihar-hezurretako arazoen (GHA) prebentziorako programak onartu eta hedatzea.

Erosketa Unitatearen burutza: laneko ekipoak eta altzariak erostean irizpide ekonomikoak ezarri eta erabiltzea. (erabiltzaileak erregulatzeko moduko lan-planoaren altuera).
Langileak: lan-kargari lotutako arrisku ergonomikoak kontuan izatea plantillako langileen bolumena ezarri behar denean. Lanpostuak egokitzea plantillako langile gehienen aldakortasun antropometrikora. Arrisku horiekiko bereziki sentiberak diren pertsonak zein diren ezagutu eta haien zerrenda prestatzea, eta lanpostuak eta/edo egitekoak birkokatzea, beharrezkoa balitz. Arrisku ergonomikoen edukien prestakuntza / informazio orokorreko programan txertatzea gihar-hezurretako arazoengatiko (GHA) kalteak eta prebentzio-neurriak, bizkar-eskolakoak (berotze- eta erresistentzia-ariketak) eta, bereziki, gehiegizko ahaleginek eragindako istripu eta eritasun profesionalekin lotutako guztia.
Mantentze-lanen unitatea: ekipoen, lantresnen, tresnen eta gurpilen mantentze-lanen prebentzio-irizpideak ezarri eta haiei jarraipena egitea, alderdi ergonomikoetan eragin dezaketen narriadurak saihesteko (haien erabileran gehiegizko indarra aplikatu beharra, etab.).

Arduradunak: langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. Langileen arrisku-portaerak zaindu eta zuzentzea. Lesio ergonomikoen zergatien ikerketan parte hartzea.

Langileak: Arrisku ergonomikoak (altuerak, espazioak, distantziak, erritmoak...) zuzentzea, haien esku balego. Ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.

 

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

Baliabideak

Jarrerak, irismenak eta abar zuzentzen badira, lanpostuak berriz antolatu beharko dira. Erritmo handiak badira langileak antolatu eta langile gehiago hartzeko neurriak hartu beharko dira, eta kargen manipulazioak ekipo berriak eskatuko ditu.

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua