Prebentzio-plangintzaren barnean aldian aldiko jarraipen eta kontrolerako neurriak sartuko dira.
Programazioa bete nahi bada, ezarritako neurriak monitorizatu beharko dira.
Gogoratu!!
Ikusten badugu prebentzio-jarduerak desegokiak izan daitezkeela, arrisku hori berriz ebaluatu beharko da, hura modu egokian kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa eskura izateko.
Prebentzio-neurriak gauzatzea langile bakoitzaren jardueren artean txertatu behar da, edozein izanik ere enpresan duen hierarkia-maila.