LANEKO ARRISKUen
kudeaketarako etengabeko zikloa

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa

SEGURTASUN-ARRISKUAK

Laneko segurtasuna prebentzio-diziplina moduan hartzen da,
haren jarduketetatik abiatuta laneko baldintzak hobetu nahi baitira,
istripuak ezabatuz edo haiek izateko arriskua murriztuz.

Laneko segurtasunaren esparrua oso zabala da. Esparru horretan sartzen dira lantokiak, ekipoak, industria-instalazioak, eta tentsio elektrikoko lanak edo garaieran egindakoak, besteak beste.

Bestelako arriskuen kudeaketa ez bezala (arrisku kimikoak, ergonomikoak...), segurtasun-arriskuez ari garenean identifikazioaren eta ebaluazioaren arteko aldea zein den ez dago batere argi. Era berean, metodo binarioaren sailkapena ere ez da argia. Izan ere, egile batzuendako arriskuak ebaluatzeko metodo bat da eta beste batzuendako, berriz, kontrolatu beharreko arriskuei lehentasuna emateko prozedura da. Dena dela, metodo binarioa aplikatzen bada plantillako langileei galdetu beharko zaie kaltearen probabilitatea eta haren larritasuna zenbatesteko beharrezkoak diren datuak kontziliatzeko.

Gogoratu!!
Arriskuak identifikatzean, ezin ditugu ahaztu ohikoak ez diren egitekoak edo egoerak (konponketak, mantentze-lanak, geldialdiak, kontrako egoera meteorologikoak, etab.), maiz aski laneko istripuak haiekin lotuta baitaude.
Nolanahi ere, istripuen prebentzioak berekin dakar bestelako prebentzio-diziplinek parte hartzea, langileek istripuak izateko arriskua txikitzeko. Psikosoziologia eta Ergonomia dira diziplina horietako bi.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua