Ebaluatu baino lehenago ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.
Perilak daudenean, berariazko neurriak hartu behar dira:
• Dauden hutsuneak elementu erresistenteekin betetzeaAurrea ere har dezakegu etorkizunean perilak saihesteko. Esaterako:
• Laneko segurtasunarekin zerikusia duten arriskuak ezabatzen dituen edo minimizatzen dituen diseinua egitea lantokietan (adibidez, oinezkoendako bideez bereizitako ibilgailuendako zirkulazio-bideak, fosoak ezabatzea, nabearen estalkian pasaguneak egitea klimatizazio-sistemetara iristeko, etab.).