ARRISKU ERGONOMIKOAK

SEGURTASUN-ARRISKUAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / SEGURTASUN-ARRISKUAK

Segurtasuna: Tokiekin, espazioekin, ekipoekin, lantresnekin, instalazioekin lotuak.

1. Arriskuak identifikatzea

sample-image Laneko egoera desegokiak
(tokiak, lantresnak, makinak, lanaren antolaketa...)
hauteman behar dira ahalik eta lasterren zuzentzeko.

Dokumentazioa

Dokumentuak bilduz, lesioak sortzeko aukerak eta izan daitezkeen egoera arriskutsuak identifikatuko ditugu (zergatik, noiz, nola daude langileak identifikatutako arriskuen esposiziopean?).

Jaso beharreko informazioa oso zabala da (zerrenda ez-osoa):

• Laneko tokiak. Lantokiaren neurriak, planoak, lay-outa (biltegi baten banaketa), etab.
• Makinen eta horien jarraibide-eskuliburuen inbentarioa.
• Ibilgailuak. Ibilgailuen inbentarioa, mantentze-lanen erregistroak, etab.


• Zerbitzuko instalazioak. Eskura ditugun instalazioen bilduma. Ezaugarriak, eskuliburuak, proiektuak, mantentze-lan prebentiboa, ikuskapenak, etab.
• Atmosfera lehergarriak (ATLE). Erabilitako, biltegiratutako eta/edo sortutako eragile kimikoen gaineko informazioa eta haien propietateak (segurtasun-datuen fitxak).
• Espazio konfinatuak. Espazio konfinatuaren definizioaren barnean sar daitezkeen tokien gaineko informazioa.
• Biltegiratzeak. Biltegiratutako materialaren ezaugarriak (pilatzearen gehienezko altuera, adibidez) edo biltegiratze horretarako eskura dauden baliabideen ezaugarriak (metalezko apalen gehieneko karga, adibidez). Produktu kimikoak biltegiratzen badira, produktu horien segurtasun-datuen fitxen (SDF) bilduma.

• Arrisku elektrikoko lanak. Arriskua izan dezaketen balizko egitekoen bilduma.
• Garaierako lanak. Estalkien erresistentziaren, sarbide-moten, babes kolektiboen eta abarren gaineko informazioa.
• Izan daitezkeen lan-prozedurak edo jarraibideak, laneko arriskuei aurrea hartzeko alderdiak barne.
• Mantentze-lanen egitekoak. Langileen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen lanen gaineko informazioa biltzea. Lanak: mantentzea, egokitzea, desblokeatzea, berrikusketa, garbiketa edo konponketa.
• Balizko larrialdi-egoerei aurrea hartzeko baliabide materialak eta langileak. Balizko larrialdi-egoeren (sutea, istripua, produktu kimikoen isurketak,etab.) eta eskura dauden baliabide materialen (alarma-sistemak, su-itzaltzea eta hustuketa) eta langileen bilduma egitea.

Behaketa

Aurreko puntuan adierazitakoa osatuko da in situ behatuz laneko tokiak eta espazioak, lan-ekipoak eta instalazioak eta egitekoak, dela ohikoak, dela bereziak edo aldizkakoak. Kontuan izan behar dira lantokian nola kanpoan egindako lanak, joan-etorriak barne.

Gure behaketa zuzentzeko, zerrendez balia gaitezke. Zerrenda horiek askotariko erakunde edo entitateek egindakoak izanen dira (GSLIN, OSHA-EU, autonomia-erkidegoetako institutuak...) edo, eskakizunetan oinarriturik, norberak egindako txekeatze-zerrendak laneko istripuen prebentzioarekin zerikusia duten araudiak.

Jarraian modu xehakatuan ematen dira araudi-adibideak edo berariazko alderdien gaineko galde-sortak, arriskuak identifikatzeko kontuan izan beharrekoak guztiak:

Arrisku orokorrei dagokienez:

GSLINeko lan-baldintzak ebaluatzeko metodologia praktikoa ETEetan (identifikazioaren gaineko alderdiak barne).
Manual para la identificación y evaluación de LANEKO ARRISKUEN (Generalitat de Catalunya)
Prevencion10.es

Berariazko arriskuei dagokienez:
Lantokiak.

486/1997 EDaren gida teknikoa (GT). . Gida honen bitartez lantokiekin lotutako elementuak identifikatuko ditugu; zehazki, hauek:

- Eraikuntzaren baldintzak (egitura-segurtasuna, espazioaren neurriak, zolak, irekiguneak, desnibelak, barandak, trenkadak, leihoak, baoak, zirkulazio-bideak, kaiak, ateak eta atetzarrak, arrapalak, eskailerak eta eskala finkoak, ebakuazio-bideak, irteera-bideak) (486/1997 EDaren I. eranskina).
- Seinaleztapena (485/1997 EDaren gida teknikoa).
- Lehen sorospenetako materiala eta lokala.
- Zerbitzu higienikoak eta atsedenerako lokalak.
- Ordena eta garbiketa (486/1997 EDaren II. eranskina).

Laneko ekipoak, (horien barne dira ekipo mugikorrak, kargak jasotzeko ekipoak, jasotzeko gailuak, etab).

1215/1997 EDaren GTa. Gida honen bitartez makina bakoitzaren egoerak identifikatuko ditugu, hots, langileen osasunerako eta segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeenak. 1215/1997 EDaren I. eranskina eta II. eranskina.
• Aurrekoaren laburpen xume moduan, kontsultatu GSLINen makinetarako segurtasun-baldintzen eskuliburua (A1 eranskina).
• Zerbait xeheagoa eta azalpen gehiagoz hornitua nahi izanez gero, makinen segurtasunerako oinarrizko egiaztapenen gaineko argitalpena kontsulta dezakezu eta langileen eskura jarri (OSALAN).

B motako UNE arau harmonizatuak (orokorrak) Arau harmonizatu hauek makina-multzo garrantzitsu baten gaineko edo babes-elementu moduan erabil daitezkeen segurtasun-gailuen gaineko segurtasun-zehaztapenak dituzte. Babes-elementu horiek oztopo fotoelektrikoak, osagai pneumatikoak eta hidraulikoak, etab. izan daitezke.
C motako UNE arau harmonizatuak. Makina-mota baterako (edo makina-mota guztietarako) segurtasun-zehaztapenak dituzten arau harmonizatuak dira. Makina horietan ager daitezkeen arriskuen zerrenda dute, baita haien aurrean hartu behar diren neurrien zerrenda ere. Adibidez: tornuak, errobotak, prentsak, daratuluak, etab.

Bide-segurtasuna: ibilgailuen egoera behatzea, bideak, eta barneko eta kanpoko garraioaren zereginak antolatzea.Iturria: Bide segurtasuna. NOPLOI

Identifikazioaren gaineko alderdi zehatzagoak bide-segurtasuneko gidetan daude (gorago aipatutako atarian sartuz eskuragarri daude). Adibidez:

- Laneko arriskuen prebentziorako Asturiasko Institutuaren mugikortasun segururako gida enpresan. 1. atala. Diagnostikoa. .
- Laneko bide-segurtasunaren gida praktikoa. Baliabideen eta edukien gida (OSALAN) 4. atala. Arrisku-faktoreak..
- Enpresako bide-segurtasunaren ereduzko plana. Trafiko Zuzendaritza Nagusiarena. I. eranskina eta II. eranskina. Enpresako egoeraren gaineko diagnostikorako galde-sortaren proposamenak, hurrenez hurren, langileendako eta enpresarendako.

Zerbitzuko instalazioak ( (486/1997 EDaren 6. art.)): instalazioak identifikatuta izanik, haien ezaugarriak behatu behar dira eta lantokian dagoen instalazio-mota bakoitzari aplikagarri zaion araudia zehaztu behar da (486/1997 gida teknikoa. 3. eranskina). Eranskin honetan kontsultatu 3.1 taula. “Araudi aplikagarriaren eta lantoki batean gehien erabiltzen diren instalazioei dagozkien betebeharren zerrenda ez-osoa”.

Biltegiratzeak: biltegiratzen dugunaren eta horretarako erabilitako sistemaren arabera, eskatutako baldintzak behatu beharko dira.

- 1112 POT.Segurtasuna materialen biltegiratzean lurraren gainean pilatutako paletetan.
- 852 POT. Biltegiratzea apal metalikoetan.

Lanak espazio konfinatuetan. Bildutako informazioarekin batera, behaketari esker lantokian dauden espazio konfinatuak zein diren zehaztuko da eta, horrekin batera, haietan egin daitezkeen lanak.

- 486/1997 EDaren gida teknikoaren 1. eranskina
- Espazio konfinatuetarako Osalanen segurtasun-gida.
- Arriskua espazio konfinatuetan identifikatzeko eta haietan prebentzioa egiteko galde-sorta (GSLIN).

Garaierako lanak, dela ekipoen gainean (aldamioetan, plataformetan, etab.), dela babestu gabeko tokietan (estalkietan, teilatuetan, etab.).

- 2001/45/EE Zuzentaraua aplikatzeko jardunbide egokien gaineko gida ez-loteslea (garaierako lana).
  - Laneko arriskuen prebentziorako gida garaierako lanak egiteko (Osalan).

Atmosfera lehergarrietan egindako lanak. Bildutako informazioarekin batera, behaketari esker zehaztuko dira balizko atmosfera lehergarriak, ignizio-iturriak, lantokien egoera, gune horietan dauden laneko ekipoen ezaugarriak, etab.

- 681/2003 EDaren gida teknikoa haren 2. eranskineko 1. atalean.
  - Erabilitako produktu kimikoen segurtasun-datuen fitxak.
  - Seguridad en caso de incendio.
  - IFA.dguv

Laneko ekipoak mantentzeko lanak: Horretaz gain, mantentze-lanen, egokitzapenen, desblokeatzearen, berrikuspenaren, garbiketaren edo konponketaren gaineko informazioa bildu behar da, langileen segurtasunerako arriskua sor badezakete.

Sute-arriskua (neurri handi batean diseinu-fasearekin lotua, kanpoko langile esperientziadunek egina izanen dute edo egin beharko dute).

- Industria establezimenduetan. 2267/2004 Errege Dekretua, 831 POT eta 832 POT. Establezimenduak, suteetatik babesteko instalazioak eta eraikuntzarako baldintzen irizpideak finkatzen dira.
  - «Segurtasuna sutea dagoenean (SS)» Eraikuntzaren kode teknikoa

oinarrizko dokumentua aplikagarri den eraikinetan, suteetatik babesteko instalazioetan dokumentu horretan ezarritakoa aplikatuko da.

Gainera, peril zehatzak identifikatzeko LSHINko datu-base eta/edo kalkulagailuak erabil ditzakegu. Adibideak:

- Makinak, produktu kimikoak, etab.
  - BASEMAQ: makinek sortutako arriskuekiko balizko esposiziopean dauden lan-egoeren gaineko ataria
  - RISKQUIM: substantziak identifikatzeko, produktuak formulatzeko, etiketatzeak proposatzeko balio du.
  - BINVAC: lan-egoera arriskutsuen gaineko informazioa ematen du prebentzio-helburuetarako.

Kontsulta

Gainera, plantillako langileei galdetuko diegu lan-egoera arriskutsuak hautemateko, hots, behaketa bidez hautematu ez direnean edo haien gaineko informazioa falta dugunean. Kontsulta horretarako komenigarria da gidoi bat prestatzea, kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsuak ez ahazteko.

Osasuna zaintzea

Gainera, lan-istripuen eta gorabeheren historikoa eta haien zergatien ikerketa aztertuko ditugu, baita bide-segurtasunarekin lotutakoak ere.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua