Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.
Adibide gisa:
Helburuak
Adierazle eta helburuen adibideak:
• Konpondutako arrisku-komunikazioen kopurua handitzea
• Zernahi arrisku-motarekiko esposiziopean dauden pertsonak. Arriskuen murriztapen-ehunekoa (%).
• Lanarekin zerikusia duten istripu-tasen indizeak murriztea: murriztapen ehunekoa (%), aurreko urteekin alderaturik.
• Istripu larri edo hilgarriak ezabatzea
• Ebaluatutako egoera arriskutsuen kopurua murriztea: hobekuntza ehunekoa (%), arrisku mota bakoitzaren arabera.
• Prebentzio-jardueraren urteko programazioan adierazitako jardueren betetze mailaren ehunekoa (%)
• Berariazko prestakuntza jarduera gaituak egin ondoren arrisku-jokabideak aldatu dituzten langileen ehunekoa (%)
• Ibilgailu pribatua utzi eta garraio publikoa aukeratu duten langileen ehunekoa (%)
• Ibilgailuen parkearen batez besteko adina ehuneko batean (%) murriztea
• …/…
Neurriak
Prebentzioaren planifikazioan prebentzio-neurriak sartuko dira produktua diseinatzean berean, hautemandako arriskuen izaerari egokitutako prebentzio-ekintzarako neurriak eta kontrol-neurriak. Neurriak izan daitezke teknikoak (gailua, ekipoa aldatzea...), antolaketakoak (atsedenak, txandak, prozedurak...), informazioa ematekoak eta prestakuntzakoak (jarrerak, jakitea eta egiten jakitea).
Prebentzio-jardueraren printzipioak kontuan izanen dira (31/1995 Legearen 15. artikulua)Adibideak:
• Babes kolektiboak ezartzea lan eremuetan eta ekipoetan (barandak, eskaletako babesak, bizitza-lerroak, babesguneak, etab.).
• Laneko prozedurak eta jarraibideak ezartzea (adib., ekipoak kontsignatzea, garaierako lanak, espazio konfinatuetan egindakoak).
• Prebentzio-neurriak bide-segurtasunaren arloan (ibilgailuen parkea berritzea, ibilbide seguruak prestatzea, etab.). Ikusi
GSLINen "bide-segurtasunerako prebentzio-neurriak"
• Instalazioen eta ekipoen prebentzioko manentze-lanak.
• Materialaren eta pertsonen egoeraren aldizkako kontrolak. Txekeatze-giden bidez presta daitezke eta haietan markatu instalazioetan eta ekipoetan aurkitutako hutsuneak eta haien gainean egindako oharrak, betiere lanpostuetan dauden portaera ez-seguruei dagokienez.
Badira kontrolatu beharreko arriskuak eta haiek zenbatean behin egin behar diren araudi batean ezarrita egon ohi da. Adibide moduan:
• 513/2017 ED. II. ERANSKINA Suteen kontra babesteko instalazioen gutxieneko mantentze-lanak.
Beste arrisku batzuk kontrolatzeari dagokionez, enpresaburuek aldizkakotasun bat ezarri beharko du.
Industria-instalazioei dagokienez, mantentzaile baimendunak egindako barneko eta kanpoko kontrolez gainera, batzuetan beharrezkoa izanen litzateke aplikagarri zaizkion araubide-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko ardura duten erakundeen esku-hartzea.
• Banakako babes-ekipoez hornitzea.
• Prestakuntza- eta informazio-plana. Zenbait lanetarako beharrezkoa da langile kualifikatuak egitea.
Arduradunak
Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:
• Zuzendaritza: laneko istripuen prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea, enpresako bide-segurtasuneko plana.
• Erosketa Unitatearen burutza laneko ekipoak eta eragile kimikoak erosteko, eta laneko eremuak diseinatzeko segurtasun-arloko irizpideak ezartzea eta haiei jarraipena egitea. Ekipoa edo eragile kimikoa hautatzean, bien berezko segurtasuna hartuko da kontuan. Laneko eremuak ukitzen dituzten erosketetan ahalik eta segurtasunik handiena bilatuko da (neurriak...).• Mantentze-lanetako unitatea: ekipoen mantentze-lanetako irizpide prebentiboak ezartzea eta haiei jarraipena egitea.
• Arduradunak: langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipo eta instalazioetan mantentze-lanak egin eta haiek egiaztatzeko eragiketei jarraipena egitea. NBEak egoki erabiltzen direla egiaztatzea, beharrezkoa bada (773/1997 EDaren 4. art). Laneko istripuen zergatien ikerketan parte hartzea.
• Langileak: segurtasun arloko perilak zuzentzea, haien esku badago (zirkulazio-bideetatik eta larrialdietako ateetatik objektuak kentzea, etab.) eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.
Prebentzio-baliabide presentziala: prebentzio-neurri tekniko edo antolaketakoekin bakarrik kontrolatzerik ez diren ustezko jarduera arriskutsuak baleude, lanak egiten diren bitartean arduradun batek egon beharko luke jarduera arriskutsua egoki egiten dela gainbegiratzeko (espazio konfinatuak, garaierako lanak, etab).
Egutegia
Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.
Baliabideak
Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.