ARRISKU ERGONOMIKOAK

ARRISKU ERGONOMIKOAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU ERGONOMIKOAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago, ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

    Neurri teknikoez gainera, ezinbestekoa da peril horiek ezabatzeko antolaketa-neurriak txertatzea:

    • Ekipoak eskuratzeko erosketa-prozeduran kontuan izan beharko dira printzipio ergonomikoak, bereziki lanpostuaren diseinuari eta laneko ekipoa erabiltzean langileek izanen duten kokapenari begira. (1215/97 ED).
• Lanpostuen diseinu egokia prebentzio-ekintzaren printzipioetako bat da, eta peril ergonomikoa ezabatzeko edo arrisku ergonomikoa gutxiagotzeko aukera ematen du. Prozesuen automatizazioaren edo mekanizazioaren bidez ez da gizakiaren esku-hartzerik beharko. Adibidez: paletizazioa, garabi eta orga garraiatzaile-jasotzaileak, garabiak eta portiko-garabiak, sistema garraiatzaileak.
• Eskuz goratzen edo garraiatzen diren 3 kg baino gehiagoko objektu guztiak ez manipulatzea.
• Objektuak goratu beharrean mugitzea.
• Karga murriztea edo berriz diseinatzea (pisua, tamaina, eustea, grabitate-zentroa, etab.).
• Laguntza mekanikoak erabiltzea. Objektuen eta gizakien eskuko manipulazioa edo garraioa eta bultzada-trakzioa murriztea edo ezabatzea, horretarako baliabide mekanikoak erabiliz (garabiak, orga jasotzaileak, transpalet elektrikoak, zinta garraiatzaileak, kutxa eta apal gurpildunak, transferentzia- eta bipedestazio-garabiak, ohe motordunak, bedmoversak...).
• Laneko ingurunea hobetzea (irismenen gainean eragitea, espazio faltagatik behar gabeko gorputz-enborraren biraketak saihestea, etab.).
• Ekipo eta lantresnen mantentze-lan egokia.
• Lanaren antolaketaren gainean aritzea (lanaren gehiegizko karga, erritmo handia, epe laburrak, atsedenaldiak, errekuperazio-garaiak, etab.).

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua