Ebaluatu baino lehenago, ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahigabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.
Prozesua, ekipoak edo lan-metodoa ordezkatu edo aldatzeko aukera aztertu behar da, balizko esposizioa ezabatzeko.
Esposizio-arriskua ahalik eta gehien murriztuko da, laneko jardunbide egokiak eta babes-neurri kolektibo zein banakakoak hartuz.
Instalazioen eta ekipoen prebentziorako aldian aldiko mantentze-lanak