Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).
Berariazko metodoak erabili behar dira:
• Metodo kualitatiboak: - 833 POT Ebaluazio sinplifikatua. • Metodo kuantitatiboak:Arriskuen ebaluazioan sartuko da:
• Eragile biologikoen zerrendak. - Eragile biologikoen izaera. - Zein multzotakoa den. - Har daitezkeen eritasunak. - Izan daitezkeen ondorioak: alergikoak/toxikoak. • Infekzio-katea (DATABIO): - Biltegia: ingurune fisikoa. - Esposizioa: nola igarotzen den ingurumenera. - Sarbidea. - Langilea: ondorioen larritasuna, eragilearen patogenizitatearen, dosiaren eta banakoaren sentikortasunaren arabera.Gogoratu!!
Ebaluazioa egiteko, kontuan izanen da plantillako langileengandik eta laneko arriskuen prebentzioko ordezkariengandik hartutako informazioa.
Metodo binarioaren bidez egindako ebaluazio orokorra ez da nahikoa.