Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.
Helburuak
Neurriak
- Lan-prozedura egokiak ezarriz eta neurri tekniko egokiak erabiliz.
Arduradunak
Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:
• Zuzendaritza:prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea (adib.: ardura estandarrak hartzea arrisku biologikoaren aurrean eguneroko egitekoetan, istripu biologikoen aurrean jokatzeko prozedura).
• Erosketa Unitatearen burutza:irizpide higienikoak ezartzea eta haiei jarraipena egitea laneko ekipoak erosi behar direnean (adib., segurtasun biologikoko kanpaiak), tokiaren konfinamendu egokirako sistemak (adib., laborategiko sarrera eta irteerako airea HEPA irazkiekin), norbera babesteko ekipo egokiak arrisku biologikoaren aurrean, altzarien azalera-motak, erraz garbitzekoak eta deskontaminazio-eragileei erresistenteak direnak, desinfekzio-produktu egokiak, etab.
Egutegia
Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.
Baliabideak
Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.