ALDERDI OROKORRAK

ALDERDI OROKORRAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ALDERDI OROKORRAK

1. Arriskuak identifikatzea(1)

sample-image Arriskuak(2) etengabe identifikatu behar dira, eta izan daitekeen arriskuari aurrea hartu behar zaio (proaktiboa izan behar da)(3).

Arriskuak identifikatzeko argibideak honela lor daitezke:

Dokumentazioa

Enpresan honako arlo hauetan eskuragarri dagoen dokumentazioaren bitartez: lanaren antolaketa (gaur egun dauden lanpostuak, langile kopurua, ordutegiak, txandak, lan-karga...), berariazko araudia duten instalazioak (zerrenda, ezaugarriak, berrikuspenak, ikuskapenak, etab.), produktu kimikoak (segurtasun fitxa, kopuruak...), laneko ekipoak (jarraibide-eskuliburua, EE adierazpena, EE markaketa, prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-lanak), etab.

Beti eskuragarri izanen dugu lege-erreferentzien kontsulta teknikoa egiteko aukera, arriskuak identifikatzeko lagungarri gerta badaitezke.

Behaketa

Informazio dokumentala osatuko dugu in situ behatuz zein den enpresaren egoera materiala eta langileen egoera. Horretarako, zenbait galde-sorta eta laguntzako check-list lagungarri gerta dakizkiguke.

Osasuna zaintzea

Norberaren osasuna eta osasun kolektiboa zaintzeari dagozkion emaitzek erakusten dute lanpostuan arriskuekiko esposiziorik baden.

Osasunari egindako kalteen historikoa errebisatuko dugu, gutxienez. Honako hauek: laneko istripuak, eritasun profesionalak edo lanaren ondorioz hartutako edo larritutako bestelako eritasunak, gorabeherak eta haien zergatien ikerketa.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

Kontsulta

Plantillari eta haien ordezkariei (eztabaida-taldeak, elkarrizketak, iradokizun-postontzia, etab.) kontsulta egitea. Besteak beste, kontsultatuko dira prebentzioko hutsuneen gainean langileek izandako komunikazioen erregistroak.

Gogoratu!!

Arriskuak identifikatzean ezin dugu honako hau ahaztu:
• Eguneroko jarduerak eta egunerokoak ez diren lan-jarduerak, bai lantokian berean, bai lantokitik kanpo.
• Lanaren antolaketa (lan-karga, lan-erritmoa, parte-hartzea, etab.) eta pertsona arteko harremanak.
• Lantokian sartzen diren pertsona guztien jarduerak.
• Gaur egungo eragiketa-prozedurak.

(1) Laneko arriskuen prebentzioan 31/1995 Legearen 16.2.a artikuluan arriskuen hasierako ebaluazioa izenarekin adierazia. Ikus, halaber, Prebentzio-zerbitzuen Erregelamenduaren 39/1997 EDaren 5.1 artikuluan. itzuli
(2) Usteko da prozesuak, jarduerak, eragiketak, ekipoak edo produktuak "arriskutsuak direla", berariazko prebentzio-neurririk izan ezean, egin edo erabiltzen dituzten langileen segurtasunean eta osasunean arriskuak eragiten badituzte (LAPLaren 4.5 art.) itzuli
(3) Identifikazio proaktiboa hasten da edozein lantoki diseinatzen den unean, produktu berriak eskuratzean (esaterako, produktu kimikoak, laneko ekipoak, instalazioak) edo enpresaren eta zereginen antolaketan aldaketak egiten direnean. itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua