ALDERDI OROKORRAK

ALDERDI OROKORRAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ALDERDI OROKORRAK

2. Arriskuak ezabatzea(4)

sample-image Ebaluazioa egin baino lehenago, ahalegindu behar da aurretik identifikatutako arriskuak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta arrisku berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

Identifikazioak berekin badakar arriskutsuak izan daitezkeen egoerak agerian uztea, enpresaburuak ezabatu beharko ditu eta, orobat, arrisku(5) horiek ahalik eta gehien murriztu eta kontrolatu beharko ditu.

• Erosketen politika hobetzea (ekipo seguruak, produktu ez hain toxikoak eskuratzea, kalitatezko instalazioez hornitzea, etab.).
• Laneko postua diseinatzea arriskuak gutxiagotzeko xedez. Ingurune fisiko osasuntsuak gaitzea (lantoki seguruak, postuen diseinu ergonomikoa, ingurumen-ingurune osasuntsua…)(6)
• Enpleguen egonkortasuna hobetzea
Berdintasun plana.
• Materialen eta eragiketen egoeraren aldizkako kontrola egiteko prozedura(7).
• Instalazioen eta ekipoen aldian aldiko prebentzioko mantentze-lanak(8).
• Prebentzio-jarduerak koordinatzeko prozedurak, enpresak eta langileak batera daudenean.
• Barneko edo kanpoko indarkeriaren aurreko protokoloa.
• Plantillako langileekin eta haien ordezkariekin negoziatu ondoren onartu beharko da eta, orobat, hedatu arriskuak identifikatu, ezabatu eta komunikatzeko prozedura, zeinetan adieraziko baita zein diren enpresaren egitura osoaren askotariko ardurak.

Gogoratu!!

Langileak beregainak izanen dira identifikaturiko arriskuak ezabatzeko (esaterako, korridoreetan eta ebakuazio-bide eta -irteeretan dauden oztopoak kentzeko, beren eskura objektuak jartzeko bortxatutako posturak gutxiagotzearren, botatako hondakinak biltzeko, produktuaren segurtasun-fitxan zehaztutakoaren arabera, etab.) Egoera konpontzea ez badago beren esku, hutsuneak sistematikoki adieraziko dizkiote hierarkikoki gorago dagoenari, ahalik eta lasterren konpon daitezen. Komunikazio hori errazteko bideak jarriko ditu enpresak.

(4) Ikus LAPLaren 16.2.b art.. . itzuli
(5) Arriskua ezabatuko da edo arriskua gutxiagotuko da printzipio hauen arabera: arriskua ezabatzea; elementu arriskutsuen ordez hain arriskutsuak ez diren beste batzuk jartzea; kontrol-sistema egokiak ezarri ondoren ezabatzerik ez den arriskuak murriztea, eta banakako babes-neurriak hartu beharrean neurri kolektiboak aplikatzea. (Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 15. art.) itzuli
(6) Diseinu-fasean aurreikusi behar da instalazioak, ekipoak, tresnak, materialak eta beharrezkoak diren prozedurak egokiak izanen direla jarduera segurtasun eta osasuneko baldintza egokietan egin nahi bada. itzuli
(7) Prozeduran ezarritako aldizkakotasunarekin beteko den check list bat prestatuko da. itzuli
(8) Laneko ekipoen, lokalen eta instalazioen mantentze-lan prebentiboa eta aldian aldiko segurtasun-berrikuspen edo -ikuskapenek laguntzen dute matxurak saihesten eta akatsak hautematen (kontuan izan behar da matxura eta akats horiek beste arrisku batzuk sor ditzaketela edo, hasiera batean kontrolpean zeudela uste zen arriskuak agerian utz ditzaketela) itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua