ALDERDI OROKORRAK

ALDERDI OROKORRAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ALDERDI OROKORRAK

5. Programazioa

(Araudian Plangintza deiturikoa)

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Helburuak

Zenbatzeko modukoak izanen dira, gero haiek bete direnetz baloratu ahal izateko.

Arrisku bakoitzerako berariaz zehaztu beharko dira eta gehitu jarduera-adierazleak(12) (adib., emandako prestakuntza-ekintzen kopurua), prozesu-adierazleak (adib., prestakuntza emateko beharrezkoak diren baliabideen jarraipena), eta emaitza, ondorio edo eragin arloko adierazleak (adib., lortutako jokabide-aldaketa).

 

Adierazle eta helburuen adibideak:

• Arriskuen pean dauden langileak: arriskuen murriztapenen ehunekoa (%).
• Istripu-tasen eta lanarekin zerikusia duten eritasunen indizeak murriztea: murriztapenaren ehunekoa (%), aurreko urteekin alderaturik.

• Ebaluatutako egoera arriskutsuen kopurua murriztea: hobekuntzaren ehunekoa (%), arrisku-mota bakoitzaren arabera.
• Prebentzio-jardueraren urteko programazioan adierazitako jardueren betetze-mailaren ehunekoa (%)

Neurriak

Askotariko prebentzio-neurriak aldian-aldian ezarriko dira, nagusiek eta plantillako langileek beren zereginetan egoki txerta ditzaten.
Hala ere, berehala ezartzeko prebentzio-neurriak ere izanen dira (garrantzizko arriskuak zuzentzearekin lotutakoak).

 

Neurriak planifikatzean, kontuan izanen da izan badirela berariazko arriskuen eta prebentzio-jardueraren printzipioen gaineko legezko xedapenak.

Neurriak izan daitezke teknikoak (gailua, taldea aldatzea...), antolaketakoak (atsedenak, txandak...), informazioa ematekoak, prestakuntzakoak (jarrerak, jakitea eta egiten jakitea) edo prozedurazkoak.

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko.

Zuzendaritza: aurrekontuaz hornitzea, arriskuak kudeatzeko programak onartu eta hedatzea.

• Erosketa Unitatearen burutza erosketaren prebentzio-irizpideak ezartzea eta haiei jarraipena egitea.

Langileak: langileak kontratatzean prebentzio-irizpideak ezartzea eta haiei jarraipena egitea. Postuen, ABLE bidezko kontratuen eta kanpoko enpresekiko koordinazioarekin zerikusia duten alderdien gaineko aldaketak eta egokitzapenak. Laneko arriskuen prebentzioarekin, eta kontratatutako jardueren betetze-mailaren jarraipenarekin zerikusia duen guztiaren gaineko prestakuntza/informazio programan txertatzea (adib., kanpoko prebentzio-zerbitzuekin).

 


Mantentze-lanen unitatea: Ekipo eta instalazioen prebentzio-kontrolerako eginkizunen mantentze-lana egitea eta haiek burutzean prebentzio-irizpideak ezartzea eta haiei jarraipena egitea.

Arduradunak: langileen egitekoak betetzen direla behatzea, aldian-aldian edo etengabe. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. NBE-en erabilera egiaztatu eta frogatzea.

Langileak: hutsuneak zuzentzea, beren esku balego, eta arriskuak, hutsuneak eta arriskuak komunikatzea arduradun edo ordezkariei, geroago konpon daitezen.

Ez ahaztu; identifikaturiko arriskuen araberakoak izanen dira ardura zehatzak dituzten figurak:

• Prebentzio-baliabide presentziala: prebentzio-neurri tekniko edo antolaketakoekin bakarrik kontrolatzerik ez diren ustezko jarduera arriskutsuak baleude, lanak egiten diren bitartean arduradun batek egon beharko luke jarduera arriskutsua egoki egiten dela gainbegiratzeko (espazio konfinatuak, garaierako lanak, etab.).
• Enpresa-jarduerak koordinatzeko solaskide egokiak.
• Neurri zehatzak aplikatuko dituzten arduradunak (adib., zola konpontzea, korridoreak pintatzea).

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Baliabideak

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

(12) Ez da nahikoa bakarrik jarduera-helburuak programatzea haien eraginkortasuna alderatu gabe. itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua