Laneko arriskuak ebaluatzea hain zenbaterainokoa zenbatestera bideratutako prozesu bat da. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(9).
Arriskuen ebaluazioa prozesu dinamikoa izanen da.
Haren emaitzaren gainean konfiantza ematen duen ebaluazio-prozedura erabiliko da (horren barnean sartuko dira beharrezkotzat jotako neurketak, azterketak edo saiakerak).
Aplikatzeko moduko berariazko araudirik balego, ebaluazio-prozedura ebaluazioan ezarritako baldintza zehatzei egokitu beharko litzaieke.
Adibide moduan ebaluazioko metodo orokor batzuk eskura daude…
• OiRA (ETEak)
• Preven10
Zikloetan, web orri honen arrisku-motaren arabera, berariazko araudiari egindako erreferentziak daude eta arrisku bakoitzaren ebaluazio-prozedura arriskuaren egoera zehatzei egokitu beharko zaie.
Gogoratu!!
Ebaluazio-prozedurak plantillako langileekin edo haien ordezkariekin adostu beharko dira.