ALDERDI OROKORRAK

ALDERDI OROKORRAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ALDERDI OROKORRAK

4. Arriskuak lehenestea

sample-image Arriskuak zuzentzeko hurrenkera (epe laburrekoa, ertainekoa eta luzekoa) ebaluaturiko arrisku guztiak batera baloratu ondoren egin beharko da.

Identifikatu edo ebaluatutako arrisku guztien artean, lehentasun-hurrenkera honen arabera programatuko da zuzenketa:

• Esposizio-maila(10) edo arrisku-maila(11).
• Arrisku-esposiziopean dauden langileen kopurua.
• Balizko kaltearen zorroztasuna edo larritasuna.

Halaber, metodo binarioa erabil dezakegu, haren aplikazioaren emaitzak teknikariek ponderatu ondoren, kontuan izanez langileek emaitza horien gainean dituzten usteak.

(10) Metodo kuantitatiboen bitartez, esposizio-mailak lortuko ditugu (esposizio-maila horiek esposizio-denborak kontuan izaten dituzte: bibrazioekiko, zaratarekiko eta abarrekiko esposizio-denborak itzuli
(11) Metodologia asko arrisku-maila batera iristen dira (adib., inhalazioagatiko arriskuaren ebaluazio kualitatiboak, gihar-hezurretako arazoekin lotutako laneko arriskuaren faktoreen ebaluazioak, etab.), arriskugarritasunarekin edo agentearen izaerarekin eta esposizio-denborarekin funtsean lotutako zernahi aldagai aztertu ondoren. itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua