Berriki arte arrisku horiek berritzat edo emergentetzat hartu izan dira. Gaur egun ia lan-jarduera gehienetan daude arriskuak, eta lan-harreman berriek iragartzen digute gero eta gehiago izanen direla. Arrisku horiek saihesteko aurreikusi eta identifikatzea: horixe da enpresen gaur egungo beharra, askotariko kalteak eta haiekin lotutako kostuak saihestu nahi badira.
Peril psikosozialak hautemateko, informazioa hemendik hartuko dugu:
Dokumentazioan
Enpresaren datu orokorrak: organigrama, ordutegi-sistema, soldatak, gora jotzeko prozedura, etab.
Plantillako langileen ezaugarriak: sexua, adina, antzinatasuna enpresan eta lanpostuan, etab.
Lanpostuen definizioa eta deskribapen xehakatuak, egiten diren benetako lan eta egitekoak erakusten dituztenak, eskuragarri dauden baliabideak, etab.
Langileak kudeatzeko datuak eskura izatea: absentismoa, langileen txandaketa, postuz aldatzeko eskaerak, zehapenak, etab.
Enpresa batzordearen, segurtasun eta osasun batzordearen, prebentzio zerbitzuaren eta abarren aktak eta txostenak.
Arrisku psikosozialen ebaluazioa ez diren bestelako azterlanen emaitzak, enpresan daudenenak: plantillakoen gogobetetzea, lan giroarena...
Behaketa
Behaketa-metodoa tresna mugatua da gai psikosozialean, arriskua langile bakoitzak desberdin hautematen baitu.
Kontsulta
Bileren bitartez langile guztiei kontsulta egitea talde homogeneoekin, lan-kargen gaineko galdera-zerrendekin, parte hartzeko prozedurak, autonomia-maila, burutzekin eta lankideekin balizko harreman-arazoak... Egiaztapen-zerrendak erabil daitezke, hala nola LNErena (2013)
Osasuna zaintzea
Osasunaren zainketaren emaitzak kontuan hartzea; maizko bajak eta/edo baja luzeak zenbait postutan, erasoengatiko istripuak, osasun mentaleko galde-sorten emaitzak (GHQ), hipertentsio arteriala, jokabide ez-osasuntsuen maiztasuna edo kasuak...