Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.
Helburuak
Zehatzak, operatiboak eta egingarriak izan behar dute.
Adierazle eta helburuen adibideak.
Estresaturik daudela dioten langileen % 25 murriztea, urtean aparteko orduak % 10 murriztea, ikertzen diren eraso-kasuen ikerketa bikoiztea...
Neurriak
Kasu bakoitzerako askotariko soluzio zehatzak bilatzea.
• Prebentzio-neurriak jatorrian lehenestea. Esaterako, enpleguaren desegonkortasunari ekitea, parte hartzeko politika proaktiboak ezartzea, begikotasuna, konfiantza eta tratu ona praktikatzea.
Arduradunak
Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko.
Adibidez:
langileei laguntza ematea lanean. Unitateetako arduradunei prestakuntza ematea, tratu ona aplikatu eta heda dezaten, eta haien erabakietan justizia- eta partaidetza-irizpideak txerta ditzaten.
• Langileak:
zurrumurruen hedapenik ez onartzea, estigmatizazioak baztertzea, aniztasunaren integrazioa, elkartasuna praktikatzea, lana egiteko elkarri laguntzea, etab.
Egutegia
Neurriak (prestakuntza, parte-hartzerako bilerak, iradokizun-postontzia...) burutzeko epeak ezartzea.
Gai horiek lantzeko denbora ezartzea asteko lanaldian.
Baliabideak
Prestakuntzarako, langile gehiago kontratatzeko, promozio-planetarako... baliabide ekonomiko gehiago aurreikustea.