ARRISKU BIOLOGIKOAK

ARRISKU PSIKOSOZIALAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU PSIKOSOZIALAK

3. Arriskuaren ebaluazioa

sample-image Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren magnitudea zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(2).

Arrisku psikosozialen ebaluazioan sartuko dira lanaren antolaketa eta pertsonen arteko harremanak. Halaber, berariazko arriskuaren faktorerako egin daiteke. Adibidez: gaueko lana, jazarpen psikologikoa lanean...

Metodoa hautatzea:
identifikazio/ebaluazioko metodo kuantitatibo eta kualitatiboak konbinatzea gomendatzen da.

Metodologia kuantitatiboa(3):

• Galde-sorta baliozkoak eta fidagarriak. Gehien erabilitako metodo aplikagarriak dira CoPsoQ-istas21 metodoa (bertsio laburra eta bertsio ertaina) eta F-Psico metodoa. Plantillako langileetako 60ri gutxienez egin behar zaie inkesta.

Metodologia kualitatiboa(4):

• Erabilgarrienak taldeko elkarrizketak eta teknikak dira. Badira beste batzuk, hala nola Delphi teknika, informatzaile gakoak, forum komunitarioa.... Horiek guztiak erabil daitezke (ikus soziologia arloan ikertzeko metodoen gaineko berariazko argitalpenak).

Esku-hartze psikosozialen printzipioak laneko arriskuen prebentzioan NOPLOI

(2) 39/1997 EDaren 3.1 art.. Hitzez hitzekoa ez den aipamena. itzuli
(3) Metodologia honek erreferentzia egiten dio gertakari baten kopurua zehazteko erabiltzen diren metodo edo tekniken multzoari.itzuli
(4) Gertakari bat ulergarri eginen duten metodo eto tekniken multzoa; berariazko arriskuen ezagutzan sakontzen dute. itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua