ARRISKU BIOLOGIKOAK

ARRISKU PSIKOSOZIALAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU PSIKOSOZIALAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago, ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

Antolaketari dagokionez:

• Lan sobera, lanaldi luzeegiak edo soma-lana saihestea; absentziak ordezkatzea, eraginkorra bada.
• Behar adina langile izatea, ez inor behartzea epe estuegietan lanak egitera.
• Lana programatzea erritmoaz, zereginen ordenaz, pausaldiez eta metodoez den bezainbatean.
• Lehentasunak markatzea.
• Enpleguko egonkortasuna bultzatzea.
• Aparteko orduak murriztea, ahalik eta gehien.
• Erraztea lanaren eta familiaren bateratzea.
• Plantillako langileen sustapen profesionalerako programak ezartzea.
• Komunikazio-sistema gardenak ezartzea, bi norabidetan, bereziki antolaketa arloko aldaketak daudenean.

Harremanetako arriskuei dagokienez:

• Eginkizun eta egitekoak definitzea, lehentasun-irizpideekin eta ardurekin.
• Langileriaren kudeaketan murgildutako gainbegiratzaileak eta langileak gaitzea.
Berdintasun plana
• Etsaitasunezko jokabideen praktiken kontrako zuzendaritzaren adierazpena

• Gatazkak ebazteko protokoloak gaitzea
• Kanpoko zein barneko indarkeriaren aurrean prebentzio-politika garatzea(1), enpresaren plantillako langileei eta zerbitzuen erabiltzaileei zuzendua: kasuen erregistroa eta ikerketa, nola jardun indarkeria dagoenean...

Informazio gehiago, hemen:

Arrisku psikosozialen prebentziorako gida, prebentzioko delegatuari zuzendutakoa (OSALAN, 2014):.
Oinarrizko irizpideen gidaliburua, barneko.
(1) Enpresaren zuzendaritzak modu agerian gaitzetsi behar ditu jazarpen, bazterkeria eta indarkeria modu oro plantillako langileen artean edo enpresarekin harremana duten hirugarren pertsonen artean. itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua