Agente kimikoak lanean presente daude. Hala ere, maiz oharkabean pasatzen zaizkigu (ikusmena, usaimena, etab.). Beraz, informazioa biltzea oso garrantzitsua da.
Haiek identifikatzeko argibideak honela lor daitezke:
Dokumentazioa
• Erabilitako substantzia eta produktuen segurtasun-datuen fitxak (SDF) biltzea (fitxa horiek nahitatez eman behar dizkio hornitzaileak enpresari). • Produktuak ez badu SDFrik (ez dio Europako REACH erregelamenduak eragiten), bilatu beste iturri batzuetan:Behaketa
Gorago aipatutako dokumentazioa berrikusteaz eta teknikoki kontsultatzeaz gainera, egiteko-motak in situ behatu beharko dira; egitekoak bereziak nola aldizkakoak izan daitezke.
Kontsulta
Langileengandik informazioa biltzea: aldizkako jarduerak, esposizio kimikoaren gaineko iritziak, erauzte-ekipoen funtzionamendua, NBE-en egokitzapena, etab.
Osasuna zaintzea
Osasunaren zainketaren emaitza kolektiboak. Horrekin jakin daiteke eragile kimikoen eta atmosfera kutsatuen balizko esposiziopean egoteagatik izan daitezkeen kalteak (arnasketakoak, larruazalekoak, begietakoak, toxikoak...) zein diren.