Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.
Helburuak
Adierazle eta helburuen adibideak:
• Plantillako langileen % 100aren esposizioa Ingurumeneko Mugako Balioen (IMB) eta Muga Biologikoaren Balioaren (MBB) azpikoa izanen da.
Neurriak
Plangintzaren barnean sartuko da zer jarduera egin behar den istripuak, gorabeherak edo larrialdiak gertatzen direnean, lantokian eragile kimiko arriskutsuak daudela uste denean.
Arduradunak
Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:
• Zuzendaritza: prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea (adib., dermatitis profesinalaren aurreko prebentzioa). • Erosketa Unitatearen Burutza: laneko ekipoak eta produktu kimikoak erosterakoan irizpide higienikoak ezartzea eta haiei jarraipena egitea (gasen eta hain toxikoak ez diren produktuen jarioaren aurrean babesik handiena duen ekipoa).langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. Langileen arrisku-portaerak zaindu eta zuzentzea, eta NBEak zuzen erabiltzea. Eragile kimikoen esposiziopean egon ondoren sortutako istripu eta eritasun profesionalen zergatiak ikertzen parte hartzea.
• Langileak:peril higienikoak zuzentzea, haien esku badago (produktuen isurketak segurtasunez biltzea, irekitako ontziak estaltzea, etab.) eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.
Egutegia
Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.
Baliabideak
Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.