Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).
Berariazko metodoak erabili behar dira:
• Metodo kualitatiboak: COSHH Essentials 872 POT, 935 POT eta 936 POT), INRS 937 POT) eta beste batzuk.Arriskuen ebaluazioan sartuko da:
• Erabilitako produktuen SDFak. • Nahi gabeko esposizioak. • Gutxienez, arnasbideetakoak eta esposiziopeko larruazalekoak. • Aldizkako jarduerak (mantentze-lanak, konponketak...). • Eragile bat baino gehiago badago, haien efektu konbinatua. • Babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturalean daudenak, eta adingabeak).Gogoratu!!
Ebaluazioa egiteko, kontuan izanen da plantillako langileengandik eta laneko arriskuen prebentzioko ordezkariengandik hartutako informazioa. Metodo binarioaren bidez egindako ebaluazio orokorra ez da nahikoa.