ARRISKU FISIKOAK

ARRISKU FISIKOAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

1. Arriskuak identifikatzea

sample-image Askotariko jarduera ekonomikoetan arrisku hauek lanari lotutako zerbait balira bezala hartzen ditugu, hala nola hotsa, hotza, ibilgailuen bibrazioak... Ez luke hala izan behar. Saihestu edo murriztu behar dira. Adi egon behar da; hori da egin behar den lehena.

Fase honetarako izan ditzakegun informazio-iturriak dira:

Dokumentazioa

Berrikusi behar da instalazioen, laneko ekipoen ezaugarrien, ekoizpen-prozesuen, eta egiteko berezi eta egitekoen (bai apartekoak, bai aldizkakoak) dokumentazioa.

Enpresan dauden laneko ekipoen zerrenda egitea (makina, aparatua, tresna edo instalazioa) eta jarraibide-eskuliburu guztiak biltzea (eskuliburu horietan informazio hau agertuko da) (Iturriak: 1215/1997 EDaren gida teknikoaren D eranskina eta 1644/2008 ED):

Ekipoak ateratzen duen hotsa, termino hauetan:

• Igorpenaren presio akustikoaren maila lanpostuan.
• Berehalako presio akustikoaren gehieneko balioa.
• Makinak igorritako potentzia akustikoaren maila.

Ekipoak sortutako bibrazio-maila:

• Esku-besoaren azelerazio haztatua
• Gorputz osoaren azelerazio haztatua

Halaber, instalazioari eta muntaketari buruzko jarraibideak kontuan izan behar dira, hotsa eta bibrazioak murrizteko.

Igorritako erradiazioaren gainean operadoreari eta esposiziopeko pertsonei eman beharreko informazioaz arduratu behar da. Bereziki kontuan izan behar dira ezarritako gailu mediko aktiboak edo inaktiboak dituzten pertsonak, esposizioa saihesteko.

Erradiazio optiko artifizialetan, eskuliburuan kategorien eta moten gaineko informazioa bildu beharko da, behar denaren arabera.

• Laser mota (UNE_EN 60825): 1, 1M, 2, 2M,3R,3B eta 4
• Erradiazio inkoherentearen mota:
  - Lanparak (UNE-EN62471) (multzoak: salbuetsia, 1, 2, 3)
- Makinak (UNE-EN12198-1) Makinek igorritako erradiazioen ondoriozko arriskuak ebaluatu eta murriztea (0, 1, 2 kategoriak)

Erradiazio ionizatzaileak igor ditzaketen enpresako ekipoak, instalazioak eta materiak ondoko multzo hauetako baten arabera identifikatuko dira, eta dokumentazioan esaten dena bete beharko dute edo, bestela, behar den baimena beharko dute.

• "Motaren onarpena" duen ekipoa
Egiaztatu behar da gailuak baduela fabrikatzaileak EAOn argitaratutako "Motaren onarpena"-ri buruzko ebazpenean emandako dokumentazioa.
• Instalazio erradiaktiboa (783/2001 ED-aren aplikazioa): Administrazioaren kontrolpean egonen da eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak funtzionatzeko baimena emanen du. Halaber, baimen horretan agindutako oro bete beharko da.
• Sailkatu gabeko eta salbuetsitako instalazioa. (1836/1999 EDaren I. eranskina)
Eragile fisiko batzuk identifikatzeko, beharbada kontsulta tekniko bat egin beharko dugu eta horretarako gidez eta ohar teknikoez balia gaitezke
Adibideak:

Eremu elektromagnetikoak: hurrengo gidak erabil ditzakegu. Gida horiek taula bat (3.2 koadroa) eta lan jarduerak, laneko ekipoak eta lantoki komunak dituzte, berariazko ebaluazioa behar dutenak eta behar ez dutenak. Gure enpresaren jarduerak eta ekipoak identifikatuta, gure jarduera erkatu behar da taula honetan ageri denarekin.

GuiaBPCamposElecVolI.pdf
• Kasu praktikoak: GuiaBPCamposElecVolII.pdf
• ETE-etarako: GuiaBPCamposElecPYMES.pdf
• Hotza: 1036 POT Hotzagatiko estresa (I).

Behaketa

Gorago aipatutako dokumentazioa berrikusi behar da eta, horrekin batera, egiteko bereziak eta aldizkakoak behatu behar dira. Adibidez, mailu-kolpeek igorritako hotsa behaketaren bidez identifikatuko dugu, ez dokumentazioa bilduz. Identifikazio faseko kasu oso zehatz batzuetan, arrisku fisikoen ebaluazio xehakatuak alde batera utz daitezke (ikus aurrerago ebaluazio atala; hantxe azaltzen dira kasu horiek).

Kontsulta

Plantillako langileei eta haien ordezkariei informazioa (egitekoak, noizbehinkako jarduerak, etab.) eskatzea.

Osasuna zaintzea

Osasunaren zainketan hautemandako kalteen artean aipatutako arriskuen esposiziopean egoteari buruzko lesioak ageri badira, kautelazko neurriak hartu beharko dira eta inplikatutako lanpostua sakon aztertu (Arriskuen ebaluazioa). Kalte horiek izan daitezke entzumenaren galera (hotsa), Raynauden sindromea (bibrazioak), lunbalgiak (bibrazioak), sinkopeak eta bero-kolpeak (tenperatura handia), begi-lausoak, konjuntibitisa (erradiazio optikoak), bertigoak, fosfeno erretinianoak (eremu elektromagnetikoak), etab.

Video. ¿Qué es la vigilancia de la salud en el trabajo?

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua