ARRISKU FISIKOAK

ARRISKU FISIKOAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

2. Arriskuak ezabatzea

sample-image Ebaluatu baino lehenago ahalegindu behar da aurretik identifikatutako perilak ezabatzen edo arriskuak ahalik eta gehien murrizteko prebentzio-neurriak gauzatzen, izan ere arrisku horiek dira benetako helburuak. Ahaleginduko gara harago joaten eta peril berririk ez sortzen eta, orobat, nahi gabeko ondorioei aurrea hartu eta haiek murrizten.

Ekipoak eskuratzeko erosketa-prozeduran kontuan izan beharko da ekipoak egindako hotsaren, bibrazio-mailaren eta erradiazioen aire-igorpenen gaineko informazioa. Prestazio teknikoen antzera, saiatu beharko da igorpen-hots, bibrazio-maila eta erradiazio gutxien igortzen duen ekipoa erosten.

Erosi baino lehenago, ziurtatu beharko dugu laneko ekipoek eragile fisiko horien sorrera eta hedapena ahalik eta gehien mugatzeko babes edo gailu egokiak dituztela (1215/1997 EDaren I. eranskineko 1.17).

Ebaluatu baino lehenago, perilak saihestu eta ezabatu daitezke edo arriskuak murriztu honako hauen bitartez:

• Hotsaren eta bibrazioen transmisioa minimizatzeko egiturak (ekipoa bibrazioen aurkako euskarrietan instalatzea, ekipoak bibrazioen kontrako heldugailuak izatea).
• Lan eremuak sortu eta prestatzea, halako arriskuekiko esposiziopean dauden postuetatik isolatzeko edo haietan sartzea mugatzeko (adib., erradiazio optikoekiko, hotsaren esposiziopean dauden postuak bereiztea).
• Ez dira antolaketa neurriak ahaztu behar, esposizioa murrizteko: Esposizio-denborak mugatzea (adib., estres termikoa), atsedenak, txandak ezartzea, etab.
• Lan eremuak diseinatu beharko dira muturreko tenperaturak eta hezetasunak saihesteko, tenperatura-aldaketa zakarrak, aire-korronte gogaikarriak, usain nazkagarriak, gehiegizko erradiazioa eta, bereziki, eguzki-erradiazioa leiho, argi edo beirak dituzten trenkaden bitartez.
• Lantokian airea benetan berrituko dela ziurtatuko duten aireztapen/berotze sistemak instalatuko dira. Itxitako lokalen isolamendu termikoa lekuak berezko dituen egoera klimatikoetara egokitu beharko da (486/1997 EDaren III. eranskina).
• Instalazioen eta ekipoen prebentziorako aldian aldiko mantentze-lanak.

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua