Arriskuak ebaluatzea prozesu bat da, haren zenbaterainokoa zenbatestera bideratua. Horretarako, beharrezkoa den informazioa eskuratu beharko da prebentzio-neurriak hartzearen gainean eta, hala bada, hartu beharreko neurri motaren gainean erabaki egokia hartzeko moduan egoteko(1).
Ebaluazio-metodoak
Hotsa: ebaluatu neurketa bidez
Hotsarekiko esposizio-mailak neurtzean oinarritutako ebaluazioa. Salbuets daitezke ekintza bat sortzen duten beheko esposizio-balioak gainditzen ez dituzten egoerak, kualifikazio egokia duen pertsona batek hala badio (39/1997 Errege Dekretuko VI. kapitulua). )Oro har, merkataritza-jardueretan (dendetan, saltoki handietan, etab.) eta jarduera administratiboetan eguneroko esposizio-maila baliokidea beheko esposizio-mailak baino askoz ere txikiagoa da eta, beraz, haietan ez da oro har beharrezkoa izanen arrisku-ebaluazioak neurketak bere baitan izatea.
Iturriak:
• 286/2006 Errege Dekretua eta haren gida teknikoa
• 638 POT: Entzumen-babesen arintze eraginkorraren zenbatespena
• 950 POT, 951 POT, 952 POT Hotsarekiko esposizioa neurtu eta baloratzeko estrategiak (I, II, III)
Kalkulagailuak:
• Hotsarekiko esposizioaren ebaluazioaBibrazioak:
Metodoak (1311/2005 Errege Dekretua)
• Zenbatespena
• Neurketa
Iturriak:
• 1311/2005 Errege Dekretua (bibrazio mekanikoak) eta haren gida teknikoa.
• UNE-EN ISO 5349-1, UNE-EN ISO 5349-2
• Bibrazio mekanikoak. Eskuarekin transmititutako bibrazioei gizakiek dien esposizioaren neurketa eta ebaluazioa. 1. eta 2. zatiak.
• UNE-ISO 2631: Bibrazioak eta talka mekanikoak. Gorputz osoaren bibrazioei gizakiek dieten esposizioaren ebaluazioa.
• 839 POT: Dardara mekanikoekiko esposizioa. Arriskuaren ebaluazioa.
• 9 POT: Bibrazio mekanikoak. Informazio iturriak.
• 9 POT - 2. zatia Bibrazio mekanikoak. Arriskuen ebaluazioa zenbatespenaren bidez.
• Datu-basea: BASEVIBRA
Neurketa bidez ebaluatuko dira.
III. ERANSKINA: Lantokien ingurumen-baldintzak: tenperatura, hezetasuna, airearen abiadura
IV. ERANSKINA. Lantokien argitazpena
Iturriak:
• 486/1997 ED eta haren gida teknikoa
Estres termikoa
Ebaluatzea neurketa bidez (hala egitea egokia bada dela jarduera-motagatik, dela 486/1997 EDko parametroak ez betetzeagatik).
Beroa:
• WBGT indizea kalkulatzea
• Gainkarga termiko zenbatetsia
Hotza:
• UNE-EN ISO 15831:2004 (IREQ indizea)
• UNE-ISO 11079: 2009. Ebaluazioa giro hotzetan. Jantzirako eskatutako isolamendua zehaztea
• 1037 POT Hotzagatiko estresa (II)
Eremu elektromagnetikoak
Ebaluazioa egin daiteke informazio fidagarrian oinarrituz eta, hala ez bada, neurketetan edo kalkuluetan (299/2016 EDko 6. art.).
Neurketa edo kalkulu bidezko esposizioaren ebaluazioa oso konplexua izan ohi da, eta beste iturri batzuetako informazioa, esaterako fabrikatzaileena edo datu-baseena, balego, alde batera utzi behar da.
Ebaluatzeko irizpideak:
• 299/2016 Errege Dekretua, Langileen osasuna eta segurtasunaren babesaren gainean, eremu elektromagnetikoekiko esposizioarekin zerikusia duten arriskuen aurrean.
• Eremu elektromagnetikoen gaineko 2013/35/EB Zuzentaraua aplikatzeko jardunbide egokien gida ez-lotesleak (ikus identifikazio-atala; loturak erantsi dira).
• Arrisku bereziak dituzten langileak hartzen ditu kontuan (gailu mediko aktiboen inplanteak
–adib., taupada-markagailuak–, inplante pasiboak
–adib., torlojuak, grapak–, gorputzean gailu medikoak daramatzatenak
–hormonak administratzeko kanpoko ponpak–, haurdunak.).
• Jendea hartzeko lantokiak seguruenik ebaluatuta daude, Europako Kontseiluaren gomendioaren arabera. Gomendio horretan adierazten da herritarrak nola dauden eremu elektromagnetikoekiko esposiziopean. (1999/519/EB). Adierazi, kasu hori baldin bada.
Ebaluazioa egin daiteke langile teknikoen iritzi kualifikatutik eta fabrikatzaileek emandako informaziotik abiaturik (486/2010 Gidaren 5. eranskina).
Iturriak:
• 486/2010 Errege Dekretua eta haren gida teknikoaBerariazko metodologia:
• Erradiazio inkoherenteen neurketa eta ebaluazioa:UNE_EN 14255. Zenbatespen bidezko ebaluazio sinplifikatua barne da.
Erradiazio ionizatzaileak:
Ebaluazioa eginen da enpresako instalazioak, ekipoak eta materiak identifikazio-atalean aipatutako multzoetako bakoitzean identifikatuz eta dokumentazioa betez edo, hala behar bada, behar den baimena eta baimen horrek berekin dakartzan mantentze-lan prebentiboak, seinalizazioak, neurketak eta abar izanez.
Eragile fisiko guztietan ebaluatu behar dira, orobat, babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturalean daudenak, eta adingabeak).
Gogoratu!!
Arriskuen ebaluazioan sartu beharko dira:
• Aldizkako jarduerak (mantentze-lanak, konponketak...).
• Babes-maila handiagoa behar duten egoerak (bereziki sentiberak diren langileak, haurdunak eta edoskitze naturalean daudenak, eta adingabeak).
Ebaluazioa egiteko, kontuan izanen da plantillako langileengandik eta laneko arriskuen prebentzioko ordezkariengandik hartutako informazioa.
Metodo binarioaren bidez egindako ebaluazio orokorra ez da nahikoa.