ARRISKU FISIKOAK

ARRISKU FISIKOAK

LANEKO ARRISKUen kudeaketarako etengabeko zikloa / ARRISKU FISIKOAK

5. Programazioa

sample-image Programazioa proiektu bat egiteko beharrezkoak diren ekintzen ideazio eta ordenazioa da. Horretarako beharrezkoa da helburuak ezartzea, haiek lortzeko neurriak zehaztea, ekintza horiek burutzeko arduradunak izendatzea, epeak ezartzea eta beharrezko baliabideez hornitzea.

Helburuak

Plantillako langileen % 100ek eragile fisiko bakoitzaren esposizio profesionalerako gehienezko balioetatik behera egon behar du. Eragile horiek behar den araudian definitzen dira (hotsa, bibrazioak, ingurumen-baldintzak, estres termikoa, erradiazio optikoak, eremu elektromagnetikoak, erradiazio ionizagarriak).

Neurri teknikoen eta antolaketa-neurrien programan arian-arian ezarriko da eragileen murriztapena, hots, kasuak kasu, ekintza-maila handiagoak edo balio handiagoak ezarrita dituztenetan. Adibideak: epe jakin batean eragin behar den lanpostuen, eremuen, taldeen eta abarren ehunekoa.

Era berean, kasuak kasu, ekintza-maila txikiagoak edo balio txikiagoak murrizteko helburuak ezarriko dira.

Prozesuko helburuez gainera, emaitzen helburu hauek ezar daitezke:

Emaitza adierazleen adibideak:

• Askotariko arrisku-mailen esposiziopean dauden pertsonak: haien kopuruaren murriztapen ehunekoa
• Eragile fisikoekin lotutako eritasunen indizeak. Helburuak ezartzea murriztapen-ehunekoetan, aurreko urtekoekin alderaturik

 

Neurriak

Neurriak prestatu dira arriskuaren jatorrira bideratzeko eta eragin kolektiboa izanen dute helburu. Teknikoak edo antolaketakoak izan daitezke. Informazio-ekintzak, prestakuntza-ekintzak eta osasuna zaintzeko ekintzak izan daitezke.

Lehentasuna dute babes kolektiborako neurriek (fokuaren gainean eta, jarraian, baliabidearen gainean) pertsona babesteko neurrien aurrean (LAPLaren 15.1 art.).

Neurri teknikoen adibideak:

• Hotsaren eta bibrazioen transmisioa minimizatzea egituretan zehar (laneko ekipoa instalatzea bibrazioen kontrako euskarrien gainean, bibrazioen kontrako heldugailuen gainean).
• Laneko ekipoak (luminariak eta girotze-sistema barne) funtzionamendurako baldintza onenetan erabiltzea: mantentze-lan ona.
• Laneko tokien kokapena berriz banatzea (adib., hotsarekiko, bibrazioekiko eta abarrekiko esposizioa dagoen tokietatik urruntzea laneko tokiak).

• Kontrol-neurriak: itxiturak, pantaila akustikoak, erradiazio optikoen aurkako pantailak, gainestaldurak akustikoki xurgatzailea den materialarekin, esaterako, isilgailuak irteera-balbuletan.

Antolaketarako neurrien adibideak:

• Atsedenak, txandaketa, esposizioa mugatzea (adib. CEM(3) > VLE, estres termikoko egoerak, etab.), lanpostua behin-behinekoz kentzea, sarbidea mugatzea.
• Neurri hauek ere gehi daitezke, nahi bada:
- Norbera babesteko neurriak (NBEak)
- Prestakuntza eta informaziokoak
- Osasuna zaintzekoak

 

Arduradunak

Arduradunak zehaztuko dira programatutako neurriak burutzeko eta haiek betetzen direnetz jarraitzeko. Adibidez:

Zuzendaritza:
prebentziorako programa zehatzak onartu eta hedatzea (adib., hipoakusien aurreko prebentzioa).

• Erosketa Unitatearen Burutza:
laneko ekipoak erosterakoan irizpide higienikoak ezartzea eta haiei jarraipena egitea (igorpen-hots, bibrazio-maila eta erradiazio-maila txikiena duen ekipoa).
Langileak:
arrisku fisikoen gaineko edukien prestakuntza/informazio orokorreko programan txertatzea. Arrisku horiekiko bereziki sentiberak diren pertsonak zein diren ezagutu eta haien zerrenda prestatzea, eta lanpostuak eta/edo egitekoak birkokatzea, beharrezkoa balitz.

Mantentze-lanetako unitatea:
ekipoen mantentze-lanetarako irizpide prebentiboak ezartzea eta haiei jarraipena egitea (piezen narriadura, hotsa, bibrazioak eta abar handiagoak izatea eragin dezakeena), baita ekipo horien indargetze-sistemenak, esekidura-sistemenak eta abarrenak ere.
Arduradunak:

langileen egitekoak betetzen direla etengabe behatzea. Ekipoen mantentze-lana egiteko eta egiaztatzeko eragiketen jarraipena egitea. Langileen arrisku-portaerak zaindu eta zuzentzea, eta NBEak zuzen erabiltzea, beharrezkoak direnean (773/1997 EDaren 4. art.). Eragile fisikoen esposiziopean egon ondoren sortutako istripu eta eritasun profesionalen zergatiak ikertzen parte hartzea.

Langileak:
peril fisikoak zuzentzea, haien esku badago (soldadura-postu batetik bereizteko manpara bat berriz jartzea, etab.) eta, ez balego, perilen, hutsuneen eta arriskuen berri ematea arduradunei eta ordezkariei, konpon ditzaten.

 

Egutegia

Neurriak ustez noiz hartuko diren adieraziko dugu, baita benetan zein egunetan hartu diren ere.

Baliabideak

Zehaztu behar da zenbat jende beharko den eta neurri bakoitza hartzea zer kostako litzatekeen (beharrezkoa balitz); enpresaren urteko aurrekontuan behar diren partidak sartuko dira horretarako.

(3) CEM. Eremu elektromagnetikoak. itzuli

ARRISKUAK IDENTIFIKATZEA ARRISKUAK EZABATZEA ARRISKUAK EBALUATZEA KONTROLATU BEHARREKO ARRISKUAK LEHENESTEA PROGRAMAZIOA NEURRIAK APLIKATZEA ERAGINKORTASUNA EBALUATZEA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Landaben industrialdea, E Kalea . 31012 Iruña . Telefonoa: 848 42 34 40 . ssl.ispln@navarra.es . Lege abisua